Sartu zaizkigu dagoeneko mendi lasterketak sukalderaino. Otordurik goxoena prestatzeko asmoz azaltzen zaizkigu zuhaitz, harkaitz eta belardietan. Erlieberik gaiztoena marrazten dute korrikalarien bekoki izerdituan; sestra kurbak irentsi nahian, tontorrak konkistatu guran. Horrela iritsi zaizkigu Antzuolako zortzi milak Irimoko gurutzeak samurtu…
Kolore ezberdinetako alertak bizi ditugu aspaldian. Olatuek malekoiak irensteko ahaleginean temati samarrak bilakatu dira: hondartzetatik hondarra desagertarazi dute eta udarara begira, dagokionari, konpondu beharrekoak ugaritzen ari zaizkio. Denboralea ederki astintzen ari da euskal itsasertza eta olatuak eskaintzen ari diren…
Ez dut gozatu. Gogorra egin zait asteburua. Ostegun gauez hasi ziren arazoak geurean. Mantenu lanak egiten hasi, hodia gehiegi estutu eta ondorioz, ur korronteak hautsi zuen hodia eta….. akabo. Ni neu ez naiz, beharbada, mantenu lanetarako gizasemerik egokiena baina nire…
Erabakia hartuta geneuen. Ostirala, euria gogotik eta gu Bortziriak bisitatzera. Oñatin geldituz gero, asteburuko planak ere nahiko bustiak aterako zitzaizkigunez, aurrera bolie, han ala hemen, euria euri. Ostiral iluntzean iritsi ginen Bera herrira. Mendialdean dagoen etxe dotore batean hartu…
Danbor hotsak zeruan. Trumoi zaratatsuenen gonbitepean dantzan saiatzen da San Sebastian doinua. Martxan da dagoeneko angulen jaia; bart Konstituzio plaza, euri ttanttak saiheste aldera, zerura begira ikusi dugu. Danborrak astintzeko gogoz donostiarrek emozioa marrazten zuten aurpegi hotzetan; kolpe…
Berotuta, irakiten aurkeztu zitzaigun ostiralean asteburua. Astean zehar izandako atxiloketek zentzugabekeriaren saltsarik gaziena dastatzera eraman gintuzten; eta saltsan zikinduak edo zipriztinduak ginenean Velasco ( no le des tanto al frasco) agertu zitzaigun saltsari pipermina gehitzera. Presoen eskubideen alde ospatu…
San Silbestrearekin esan diogu agur urteari. Antxintxiketan kirol elkarteak antolatutako lasterketa aitzakia paregabea izan zen urteari agur esateko. Hona hemen sailkapenak: SAN SILBESTRE 2013 ixa 2014(Oñati) • Seniorrak 7.200m. SAILK. DOR. IZENA ABIZENAK HERRIA DENBORA G/E 1. 521 YERAY VARELA…
Urteari bukaera emate aldera edo, txapelak banatzen hasi dira han eta hemen. Euskaldunok irabazlea txapel batez saritzeko ohitura dugu; Txapeldun hitza norgehiagoka irabazi duen pertsona izendatzeko erabiltzen dugu. Izen dotorea, borobila. Eta borobilak izaten dira txapeldunak egiten dituen saioak,…
Urtero legez azoka izan da Durangon. Egun batzutarako bada ere, euskal kulturaren topagunea dela diote. Ni, egia esan, ez naiz aspaldian bertan izan. Ez naiz azokaz zipriztindu, ez dut horretarako ohiturarik. Halere, pozten naiz arrakastatsua izan bada; izan bedi, krisiari…
Hona hemen Aratz lagunaren atarirako ekarpena… Oraingo honetan: MARATOIA http://www.ok-magazinea.com/iritzia.php?idioma=eu&id=35