EUROPARA

Oñati beti jaietan omen dago. Inguruko herrietako lagunek halaxe diote. Oraingo honetan, Sanmiel Txikiak izan ditugu asteburuan; txorimalo, musika eta giro aparta izan dugu Kale Zaharrean. Plaza aproposa izaten da lehen ligea aurkitzeko edota bizitzako lehen parranda edota mozkorraldiari ongi…

INFERNUAN BADA GURUTZERIK

            Luzea izan da asteburua. Zirimiri gogaikarri batek nahi izan du lau egunak busti; halere, igandeko eguzki goxoa hezetasun kontuak ahazterainoko ganoraz azaldu zitzaigun. Jaunartzetarako erosi edota aukeratutako soineko dotoreak nabarmentzeko aukera izan zen goiz ederrean, zapatilak lokatzez zikinduak zituzten…

OINETAKOAK

Oinetakoen hiria omen da Arnedo. Denda, garaje eta antzerako espazio erraldoietan zabaltzen da oinetakoen paradisua. Etxeko lau erreginek udaberrian ez ezik, udan ere Errioxa aldeko zapata eta sandaliak jantziko dituzte.  Zapatak kartoizko kaxetan ekarri  genituen Oñatira; geure automobila maletazain aparta…

ZIRKOA

  Zirko baterako hamaika elementu eskaini digu asteburuak. Ganbara abesbatzak urteak betetzen dituela eta, zapaturako egun berezi bat antolatu zuten arduradunek. Pailazoek ikuskizuna haien kolore biziekin zipristintzen zuten bitartean, kantua kaleraino eraman zuen haurrez betetako multzo ederrak. Kantuen konpasera jardun…

GIHARRAK

Zapatu goizean giharrak zeharo minduta esnatu nintzen. Bezperan aurtengo Aloña lasterketako jeitsiera ezagutzen izan nintzen konpainia onean. Mendiaren ipar pareta hezeak gune teknikoak eskaintzen dizkio korrikalariari; hostoak, harkaitz zati txikiak eta haizeak sakabanatutako abarrak nonahi.  Labainkorra da benetan arbela duen…

TURISMO GOSEZ

                 Inauteriak bukatu ahala azaldu zaigu horrenbeste miresten hasiak ginen eguzkia. Mielotxinekin batera kiskali eta desagertu  dira han eta hemen urtean zehar jasan edo izan ditugun oinazeak; eta antza denez, euria ere sutan lehortu da denbora baterako.                 Azkoagainera joan…

AKUILUAK

Sodupeko basoak ezagutzen izan nintzen atzo goizean. Orientazio froga herrikoi bat antolatu zuen Bizkaiko Cobidea taldeak. Bi alabek orientaziorako erakutsi berri duten interesak bultzatuta, lehenik eta behin, ibilbide laburreko froga egin genuen hirurok. Iparorratza erabiltzen ikasteko ibilbide ederra aukeratu zuten…