Eguzkiaren goxotasuna maiatza berotzen hasia zen horretan, agertu zaigu negu giroa berriro ere. Euria, tenperaturak behera eta txamarra armairutik atera behar. Dexente ziren Aitzgorriko mendizerrari so zirenak larunbat arratsaldean. Hurrengo egunean mendian egin beharreko kilometroak astunegiak bihurtuko baitziren euri eta…
Kategoria: Asteburuari begira
Zelai, soro eta gainerakoetan jarduten du nekazari nekaezinak. Han eta hemen aleak dagokion urtaro edo sasoietan landu eta denbora jakin batera uzta bildu behar izaten du. Maiz ez da laboraria gustura agertzen, uzta ez baita nahi besteko emankorra izaten. Izerdi…
Oñati beti jaietan omen dago. Inguruko herrietako lagunek halaxe diote. Oraingo honetan, Sanmiel Txikiak izan ditugu asteburuan; txorimalo, musika eta giro aparta izan dugu Kale Zaharrean. Plaza aproposa izaten da lehen ligea aurkitzeko edota bizitzako lehen parranda edota mozkorraldiari ongi…
Luzea izan da asteburua. Zirimiri gogaikarri batek nahi izan du lau egunak busti; halere, igandeko eguzki goxoa hezetasun kontuak ahazterainoko ganoraz azaldu zitzaigun. Jaunartzetarako erosi edota aukeratutako soineko dotoreak nabarmentzeko aukera izan zen goiz ederrean, zapatilak lokatzez zikinduak zituzten…
EUS domeinua sarean da dogoeneko. Domeinu honekin euskarak eta euskal kulturak interneteko aterpe teknologikoa izango du eta gainera, internetek berezkoa duen aniztasuna sendotu eta hedatu ere egingo du. Horrela irakurri ahal izan dut puntueus webgunean; eta izen bera daraman fundazio…
Oinetakoen hiria omen da Arnedo. Denda, garaje eta antzerako espazio erraldoietan zabaltzen da oinetakoen paradisua. Etxeko lau erreginek udaberrian ez ezik, udan ere Errioxa aldeko zapata eta sandaliak jantziko dituzte. Zapatak kartoizko kaxetan ekarri genituen Oñatira; geure automobila maletazain aparta…
Zirko baterako hamaika elementu eskaini digu asteburuak. Ganbara abesbatzak urteak betetzen dituela eta, zapaturako egun berezi bat antolatu zuten arduradunek. Pailazoek ikuskizuna haien kolore biziekin zipristintzen zuten bitartean, kantua kaleraino eraman zuen haurrez betetako multzo ederrak. Kantuen konpasera jardun…
Zapatu goizean giharrak zeharo minduta esnatu nintzen. Bezperan aurtengo Aloña lasterketako jeitsiera ezagutzen izan nintzen konpainia onean. Mendiaren ipar pareta hezeak gune teknikoak eskaintzen dizkio korrikalariari; hostoak, harkaitz zati txikiak eta haizeak sakabanatutako abarrak nonahi. Labainkorra da benetan arbela duen…
Udaberriak elurra ekarri digu mendira. Egun eguzkitsuen ostean neguko giroari egin dio harrera udaberriak; oraindik ere, lozorrora joateko asmorik ez balu bezala azaldu zaigu lotsagabe. Peñas Negras aldean izan zen elur bustirik igande goizez. Balizen bila jarduten nuen…
Pinarejos izeneko inguru eder batean izan naiz asteburuan. Orientazioko Ipar Ligako lehen lasterketa jokatu zen igande goizez Burgoseko mendizerra sastrakatsuan; ohiko estrategia bera erabiltzea erabaki nuen 22 balizak aurkitzeko. Aitzitik, bigarrenak lan handia eman zidan; denbora gehiegi aritu nintzen…