Lapiko bero baten bueltan eseri gara mahaian. Lurrunak zapaira begiratzerainoko imintzioa behartu du mahaikideongan. Giro hotzari aurre egiteko botikak iradoki ei ditu, ardoaren baimenarekin ez bada, egi edota petsakera ezberdinen taupada gorriak. Platerrak betetze aldera, nire ezkerretara dagoen laguna altsatu…
Egilea: Asier Osinaga
Azaroko bigarren igandea ospetsua da geurean; aste guztian zehar egin da berba Behobian hasi eta Donostian bukatzen den lasterketari buruz. Urtean zehar egunkarietako kirol albisteak atletismoari dagokionez antzuak badira ere, azaroko bigarren iganderaino eramaten gaituen aste hau korrika egiteko aholkuez…
Gorbea aldeko lasterketa zoragarri batek eman dio amaiera Iparraldeko Raid Ligari eta bide batez nire denboraldiari. Aurreko urteko azaroan hasi zen denboraldia gazi gozoa izan da; ez dut lasterketa ezberdinetan sentsazio onegiekin lehiatu. Parte hartu dudan frogetan gustura ibili banaiz…
Alimotxeak, edo saizuriak euskaraz, ekainean eta arreskeak irailean; ondorioz, Hiru Haundiak urrian. Mesede egin dio nonbait Jokini aldaketa aldrebesak. Halere, berriz ere, erakutsi du oñatiarrak luzera handiko lasterketetan gutxik bezala kudeatzen dituela denborak eta ahaleginak. Maisutasunez irabazi du asteburuan ospatu…
Ostiralean Urbian izan nintzen. Emazteak zerbait badaki. Izan ere, bertako telefono kobertura eskasak larunbateko lasterketaren inguruko galdera bat edo beste saihestu zuen. Asko dira bezperan informazio eske deitzen duten pertsonak; argibideak interneten badaude ere, badaezpada, hobe telefonoz ziurtatzea.Egia esan, ez…
Hausnarketa eguna Elgoibarren larunbatean. Gogoetarako eta hausnarketarako eguna Euskadi osatzen duten hiru probintzia historikoetan. Otegi, lehendakari gai behar lukeena, irribarre batekin azaltzen den kartel ugari ikusi ditut eta orduan, konturatu naiz, Arnaldo bertako semea dela. Hausnarketaren beharra duenak ez du…
Gezurra badirudi ere, 25 urte pasa dira gazte mailako futbol taldeak Gipuzkoako kopa irabazi zuenetik. Oraitzapenak freskatu eta ospatu aldera, larunbatean bazkari baten bueltan elkartu ginen orduko gazteok. Giro bikaina izan genuen. Elkarrekin bizi izandako pasadizuek bete zituzten elkarrizketak. Agerian,…
Txapela buruan zuela eman zuen prentsaurrekoa Irribarriak. Horren gaztea izan arren, kazetarien aurrean badu sosegurik; berba egokienen bila ari zen horretan gogoratu nintzen behin Aitzol Atutxak esandakoaz. Bigarren txapela irabazi zuenean sentitu omen zen “benetako” txapeldun Dimako aizkolaria; behin irabazitakoa…
Bi aurpegi ezberdin izan ditu asteburuak. Larunbateko hego- haize epelari indarra bukatu zitzaionean sartu zen ekaitza itsaso aldetik. Euriz betetako lainoek ganoraz busti zituzten bazterrak; eta busti soilik ez, hotza ere ekarri zuten. Ogitartekoak eta kantinplora motxilan sartu zituzten familiak…
Kirol ekintzaren bat antolatzeko orduan makina bat galdera sortzen zaizkit derrepentean. Hainbatean lasai antzean ibili banaiz ere, aspektu batzuei arreta gehiago eskaini beharrean nago. Beldurtuta baino, uzkurtuta atera nintzen asteazken arratsaldean Kultur Etxean izan zen hitzalditik. Kirol ekintzen antolaketari eskainitako…