LAU BERBA

Aparteko denborarik gabe hasi naiz gaurkoan lau berba idazten. Astean dudan lantxo bat da erruduna. Halere, ezin egon blogera ekarpena egin barik. San Miel Txiki jaiak izan ditugu asteburuan; beste behin, giro ederra herrian.  Parranda mundialak egindakoak gara bertan; aldiz, urteak aurrera egin ahala, txorimalo eta erraldoien konpasera antolatu behar izan ditugu jaiok.

Espektaculus Clown izeneko emanaldia eskaini zuen Irazan antzerki taldeak larunbatean. Ikuskizun ederra eta zoragarria izan zela esatea dagokit; bertan bi alabek hartu baitzuten parte. Eta ederrak izan ziren ere, jaien baitan antolatu zen BTT zeharkaldian igo eta jeitsi genituen maldak. Eramangarria edo erosoa behar zuen zeharkaldia  astunegia eta gogorregia bilakatu zen Aurreko Mendian. Halere, bere gogortasunean, ibilbide polita izan genuela aitortu beharra dut. Eta are politagoa,  lagun artean abenturak kontatzearekin batera, Txaketuenean eskaini ziguten askaria.

Igande goizak Sopelan antolatutako orientazio lasterketan parte hartzeko aukera eman zidan. Ez zitzaidan ingurua asko gustuatu baina entrenamendu moduan egokia izan zen. Gerra Zibileko lubakietan barna aritu ginen balizen bila baina duela hilabete batzuk erretako mendira gerturatu ginenean akabo!! Suteak oparitutako kedarrak soinean neraman kamiseta txuria zikindu ezezik, orientatzeko lanak ere eman zizkidan.

Igande arratsaldeko euri zaparradek plazako arkupetara eraman gintuzten. Eta han tabernako terraza baten, zetorren asteari begira jarri nintzen. Arestian aipatu bezala, badut asterako zereginik. Asteazkenean solasaldi bateko partaide

izango bainaiz; inguruko solasaldi baten alegia. Horrela, zerbait prestatu beharrean nago eta badakizu, nahi izanez gero, bertaratu zaitez Oñatiko kultur etxera. Hitzordua, arratsaldeko 6.30etan. Ondo izan.

Kartela JARDUNALDIA

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude