Beste askotan bezalaxe, iratzargailuaren beharrik ez du izan “ Ixabelek” esnatzeko. Maindireak ere latzak iruditzen zaizkio horrelako gauetan; begiak bildu ezin izan dituen gau mehatsugarri berri bat izan da. Gosari gazi-gozo bat hartu ostean etxetik atera eta aurpegiko zimurrei begira geratu da igogailukoko ispiluan; azken urteek eskainitako ardura eta kezkek marraztu izan duten itxura nabarmentzen da. Heldu da behebarrura. Automobil bat du zai.
Lumbreras Errioxa aldean dagoen herri dotore bat da. Bertako basoetan Ipar Ligako orientazio froga berri bat ospatu da asteburuan. Udazken kolorez margotutako erliebe eder batean ibili gara balizen bila; artea eta pago bakan batzuen artean, kolore gorri eta horixka aurkezten digu haritzez jantzitako zuhaiztiak. Baliza guztiak aurkitu baditut ere, ez nahiz bestetan bezain fin ibili asteburuan. Agian, beharbada, ostiraleko lasterketak utzitako ajearen ondorioa izango da. Izan ere, Tafydek antolatzen duen gaueko lasterketa ederrean, arnasestuaren zurrunbiloa dastatu bainuen. Beteranoen kategorian saritu ninduten. Bada zerbait. Gustura nago, oso gustura, batean eta bestean eginiko lanarekin.
Balizen bila nenbilen horretan “Ixabelek” A-1eko bidesariak pasa ditu dagoeneko. Bidai berri baten joanekoak ez du oraingoz aparteko nobedaderik. Errepideko marra zuriak segunduekin ezkondu nahian dabil; maiz, denboraren abiadura geldotu nahiko luke.
Aizkorrik badu ere oinetan harizti dotorerik. Pagoarekin nahasten diren paisai karstikoegian datoz mendizaleak makurtutako gurutzeraino. Makurtuta baino apurtuta dagoen gurutzearen aldrebeskeriez berba egiten bada ere, irratia entzuten ari denik ere ikus daiteke tontorrean. Donostiako futbol taldearen ernaberritzearen berri jaso du uhinen bidez; izan ere, Levante taldea erraz menderatu du Angelusaren orduan hasi den norgehiagokan. Izan bedi zantzurik goxoena.
Rosi italiarra doktore titulua galtzeko zorian izan daiteke. Motor munduan aditua ez banaiz ere, pilotuak eginiko keinuak amarru tankera itzela du. Abiadura kontrolatuaren jabe ziren horretan, hasi ziren pilotu biren arteko traba edota tentsioak pertsonifikatutako akidurak. Eta dirudienez, doktoreak errezetatutako botika ez da aproposena izan.
Botikek eragina egin duten zalantzak ere baditu “Ixabelek”. Presondegira iritsi denean egonezina gailentzen da emakumearen borondatean. Bibotedun petral baten ahotik entzun du ezingo duela semea bisitatu. Ez dagoelako beharko lukeen tokian, eraman egin dutelako. Errepideko marra zuriak etenda azaldu zaizkio eta eragin natural baten gisan, zimur bat gehiago margotu zaio bekokian.
Zoritxarrez usu izaten dugu bibotedun petral eta tankerakoen berri.Horregatik da beharrezkoa larunbatean Oñatiko gaztelekuan burutu zen kutsu kulturalez jantzitako aldarrikapena . SARE mugimenduaren eskutik musika eta poesiaren bitartez zabaldu zen aldarrikapena. Beharrezko egitasmoak , selfiak izan zituen lapikoan dispertsioaren aurkako errebeindikazioa antzezteko.
Ziegetako zerrailen hotsek oztopatu dute pentsamendurik minkorrenak. Igogailuko ispiluan pausatuko da besteren baten berriro. Maindireak latzegiak ez diren horretan eta errepidetako marra zuriak geldirik dirautenean, izango da gurutzeak zuzen eta tente ikusteko aukera.Ondo izan.
qeripyjfg bmetb gvbqhid sbio epcbyxifjoeklhi