Madriletik….

              Madrilen izan naiz asteburuan.  Lehen elurteak Gorgomendiren magalean izara txuria zabaldu zuen lehenengo eta ondoren, Somosierrako aldapetaraino hedatu zuen  Warnerrerako bidean ginela. Egun polita pasatzeko aukera izan genuen San Martin de la Vegan dagoen atrakzio parke erraldoi honetan; aterri eta ilararik gabe, nahi beste barraka izan genituen geure zerbitzura. Aitortu beharra daukat;  Supermanen aldamenean jarri nintzenean, harritu egin nintzen. Buruan nik baino ile gehiago duela konturatu naiz, besterik ez….
                Neguaren atarian gauden honetan, kros denboraldiaren irikiera lasterketa ospatu zen atzokoan Txingudin. Lokatzetan egiten den lehen lasterketa izaten da; guztietan motzena bada ere, lehena izanik, gogorra egiten da; krossean eta errepidean ez baita era berdinean konpetitzen. Krossetan ahulaldi muskularra ere kontrolatu beharra dago. Eta gure mugetatik at, Atapuerkan, estatu mailako irikiera krossa ospatu zen. Hasi da beraz, kross denboraldia.  Gehiegi maite dut atletismoaren kross mundu  hau, bistan da….
                Eta krossetik ziklokrossera egingo dut jauzi. Izen ere, Belgikan ospatu diren bi lasterketetan primeran aritu baitira txirrindulari euskaldunak. Lehen hogei sailkatuen multzoan sartu ahal izan dira Hernandez, Murgoitio eta Ruiz de Larrinaga…zorionak.
                Saskibaloiak hartu du titularretan futbolak utzitako tokia. Lehen mailan jokatzen duten hiru taldeek garaipena lortu dute asteburuan jokatutako partidetan. Arnas freskoa hiru taldeentzat. Eta are freskoagoa, Saralegi haundiarentzat. Amezketako mutilak  lauterdiko finalerdietako bat jokatuko du Olaizola erraldoiaren kontra. Atzo gustura, pozik eta emozionaturik, gazteleraz, ere, galderak erantzuteko prest zegoela esan zuen; bere hitzetan <> baina Saralegik jada, egin du berea.
                Emakume talde bat ere sutsu ikusi dugu Madrilen. Aborto legearen aurkako ekintza batean. Denbora gutxian ospetsua egin den Femen izeneko mugimenduko kideak ziren eta ohi bezala bularrak erakusten zituzten abortoaren kontrako mezuak gorputzean idatziak zituztela.  Ez dakit baina, horrelako zerbait baino ez zitzaien falta Madrileko kale garbitzaileei; ederra kontua, Femenekoak eta garbitzaileak atributuak erakusten…..eta Botella anderea kafesnea hartzen…Plaza Mayorren. 

                Kasfesnea, maíz, bizkotxo zatiren batekin goxoagoa ei da; eta tartarik balego, askoz hobe. Barcinari tartak eman zizkioten opari eta Nafarroako presidenta “desorientatuta “ dabil ordutik; politika sozial ankerrak egiteaz gain,  ahantzi du, inoiz buruan izan ez badu ere, gobernatzen duen herri zaharra.
                Tartak Barcinaren aurpegira bota ohi diren bezalaxe, bota dute asteburuan mutil gazte bat bere etxeko leihotik behera. Arrasaten gertatu da;  igandeko  lehen kafesnea hartzeko orduan. Oraingo honetan kontrako lekutik etorri da bortizkeria, izan ere,  izaten direlako gizonen kontrako erasoak, ala???
                Horrela bada, heldu zaigu aste berri bat. Dagoeneko Madriletik bueltan, kapitaleko kontuak lantzen. Ahhhh …igande goizean, euria sendo, kotxea hartu eta parabrisako eskobiletako bat falta. Super Man bidali nuen majaderoaren bila; baina oraindik ere bila dabil nonbait. Gasolindegiko estanteria batean aurkitu nuen behin behineko eskobila berria; Super Manen zai nago oraindik; kriptonitaz betetako tarta jan ote du???? Ondo segi.
               

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude