Simuladoreak

            Halloween izeneko festa guerean errotu nahian dabil; dirudienez, Estatu Batuetara irlandarrak eraman omen zuten jai hau. Era honetan oinari erlijiosoak dituela esatera ausartuko nintzateke. Halere, guk uste dugunetik haratago joango naiz; izan ere, Ameriketako Estau Batueek inposatu nahi duten jai bat dela iruditzen bazaigu ere, euskaldunok badugu zer esana jai/ gai honen inguruan. Alegia, Arimen Gauaospatzeko ohitura ondo errotutako tradizioa da Euskal Herrian, eta oinarrian, film amerikarretan ikusten ditugun irudietatik gertutasuna ere badu. Kontuak kontu, alabari zaharrenari, film horietako bat ikusteko, kandelak piztea otu zitzaion ostiral gauen. Iluntasunari argia lapurtu nahian edo, kandelek Halloween giroa marraztu zuten Motxonen
            Kalabazak ekarri ditu Chema Martinez handiak Ameriketatik; Helloween gauak nahastu du nolabait madrildarraren New Yorkeko maratoia. Ezinean aritu baita azken kilometroetan, galipota yankiak oinak altsatzea galeraziko balio bezala. Munduko maratoirik jendetsuena Central Park ezagunean bukatu zen; Keniaberriro ere, Manhattanen jaun eta jabe. Eta keniarren presentziarik gabe baina giro politean ospatu zen larunbatean Plaentxitik Bergarakolasterketa. Ni neu bertan izan nintzen; aspaldiko partez, barruak astindu nahian edo, korrika azkar samar egitea bururatu zitzaidan. Konpetitzeko erabiltzen nituen zapatilak armairutik atera nituenean sentitu nuen hotzirak hitz egingo balu…..
            Astebueuan bukatu da RAID denboraldia; azpiegitura kontuak medio, ezin izan da Antxintxiketantaldea ligako azken frogan izan. Aitzitik, hamargaren lekuan bukatu du horren lehiakorra bilakatu den liga. Plazer bat izan da Euskal Herriko paraje ezberdinetan balizen bila aritzea; beti ere, denbora larregi igaro badut ere mapei begira…redio
            Mapa edota ipar orratzaren premia somatzen diot Urkulluren gobernuari; euskarari lotutako diru kontuei dagokionez, bederen. Izan ere, inoizko partidarik txiroena egokitu dio EAElkarteko gobernuak geure hizkuntzari. Dagoeneko leku guztietatik murrizten duten euskarak, aire freskoa beharrezkoa badu ere, era honetako erabakiekin itotzera eramango dugu.
            Azaroaren lehengo eguna jaieguna izanik, Donostian izan nintzen eguna pasatzen. Eureka, Kutxaespacio edo dena delakoan pasa genuen arratsalde entretenigarria. Simuladoreek harrera ona dute nonbait. Nire emazteak, igandeko Behobiari begira dituen nerbioak baretzeko edo, horrelako running simuladore xelebreren bat gustura hartuko luke. Bete batzuk ordea, norbere gabeziak asetze aldera, simuladore propioa eraikitzeko ahaleginean gabiltza, han eta hemen. Eta borobiltzeko, astean, sute simulakroa izango dugu eskolan, erre baietz ??????. Ondo izan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude