Txapelketak eta  Meeting-ak

            Bukatu berri da Europako Beteranoen Atletismo Txapelketa; egia esan, nire ustetan horren izen federatiboa izan ordez, besteren bat beharko luke izan. Ez zait atsegina iruditu federazio ezberdinek hitzorduari eman dioten enfoke medallista; eta ikuspegi honek ditxosozko medallitis  bateraeramaten gaitu zuzenean. Bertan parte hartzeko baldintzak aztertuz gero, hanka motz gelditzen da benetako konpetizioa. Ez naiz lurraldetasunari buruz ari; oker ez banaiz, korrikalari federatuak bere izen emateaz gain, bidai eta antzerakoak ere ordaindu behar izan ditu Donostian izateko. Horrela, Lasarteko hipodromoan ateratako argazkiak argi erakusten du korrikalarien jatorria, eta bide batez, froga batzutan izan den parte hartze mugatua. Zer moduz beteranoen meeting-a balitz?????

            Azkoitia Azpeitia maratoi erdiak Europako txapelketa barik, Gipuzkoakoa eskaini zigun. Udaberriko lehen eguzki malapartatuek haizearen laguntzarekin giro petrala utzi zuten ganorazko markaren bat erdiesteko. Halere, atleta afrikarrek maila polita erakutsi zuten eta ibilbidean zehar errekor azpitik egin zuten korrika. Imanol Molineroren lana azpimarratu nahiko nuke; beste behin, marka polita egin due. Eta honekin batera omenaldia jaso zuen Cuevas handia ere ekarri gurako nuke lau hitz hauetara.

 
            Eta Europatik Gipuzkoara joan naizen bezalaxe, iritsiko naiz lotsagabe Munduko Cross txapelketara. Korir eta Chebetek eskuratu dute txapela. Poloniako hotzean ez dute oztoporik aurkitu antxintxikalari afrikarrek. Eta afrikarren antzera, podiumari gustua hartuta edo, antzematen dut Letamendi. Orion ospatutako mendi lasterketan hirugarrena izan zen. Dohain itzelak ditu San Estebangoak. Zorionak.

            Munduaren beste aldean ere izan dugu poztasunik. Eneko Llanosgasteiztarrak Melbourneko Ironmana eskuratu du. Soinean ibilbide oparoa duen arabarrak, Hawaieko frogan hartuko du parte laster batean. Ea zorterik duen. Eutsi.

            Korrikaldi atletiko samar hauetatik ihesi iritsi ahal izan gara Baionaraino. Lekukoaren muturretik irakurritakoari erreparatuz, Amets egiteko garaia dela aldarrika dezakegu. Eta ametsetan euskaraz egingo dugun bezalaxe, Silveirak ere hizkuntza berean lortu zuen Nafarroako bertsolari txapelketa. Xabierrek zazpigarren txapelketa eskuratu du, baina baziren urte batzuk seigarrenetik, 2009an jantzi baiztuen azkena.

            Nik neuk abesbatzen kontzertuekin jarraitu behar izan dut. Oraingo honetan bi alabarik zaharrenak igo dira holtza gainera. Gustura entzun nituen abestutako kanta guztiak eta gustura izan nintzen bezperan lagun arteko afarian. Plazer bat. Etxekoak baino zintzoagoak izan ginen; alegia, etxera iritsi nintzenean altzariak lekuz aldatuak zeuden…redio.

            Lehen mailako futbolak atsedena izan duen honetan pilota partidak ere izan dira protagonista. Titin beteranoa haserre dabil bere enpresarekin. Eta Vetell formuleroak beranduegi eskatu dio barkamena taldeariUrak harrotuta dabiltza han eta hemen. Aitzitik Korrikak Andoainetik Baionaraino eraman gaituen bezalaxe, eramango gaitu atsedenak Aste Santura. Ondo ibili. 



Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude