DANBOR HOTSAK

Bestetik, Sadarren lortutako garaipenak arnasa sakonago hartzeko bidea ematen dio talde gorritxoari. Teletipo batek dioenez, San Fermin ere danborra jotzen ikusi omen zuten Estafetan. Eta San Mames berriz, kaskabarrari begira edo, katedraleren lehenengo harriaren mendeurrena ospatzen Pozasen.
Lazkaoko landetan erabaki zen Gipuzkoako cros txapelketa. Aste osoko euriak zirkuitua aise baldintzatu bazuen ere, maila polita ikusteko aukera izan zuten zaleek. Garcia oñatiarrak ezin izan zuen Agirrezabalen erritmoarekin eta meritu handiko bigarren postua eskuratu zuen. Emakumetan Arrasateko atleta bat azpimarratuko nuke, Marijose Gil; gaixotasun batetik irten berri, erakusten duen adorea sinesgaitza da.

Bárcenas. Norbaitek BAR- CENAS ere irakurri du. Txiringito ederra montatu dute Genova kalean. Clubeko bonbila gorrienek neiozko argiak apaintzen dituzte lotsagabe. Rajoik eskatutako auditoria, gardena izango ote den ustea inork balu, egon hadi lo eta jango duk mehe…..

Xalak berriz, danborra gogorregi kolpatu duelako edo, momentuz bertan behera utzi beharko du binakako txaspleketa. Ziurrenik Barriolak Idoateren eskutik eman beharko dio atabalari.
Ez da erraza izango baina Australia aldean Euslkaltel Euskadiko txirrindulariek ere danborra ozen eta ondo jotzeko ahalegina egingo dute. Anoetakoaren ildotik, danborrek bibolinak isilarazten dituztela ikusi da. Euria geldiarazteko trikimailuen bila hasiko naiz gaur bertan; arraultzak Bidaurretara eramatea onena, ala akaso, Genova kaleko txiringito hartara. Ondo izan.