GUZTIZ UMETUTA

Larunbata da eta minutu batzuk baino ez dira gelditzen iratzargailua zarataka hasteko. 6ak aldera kotxea hartu eta Madril aldera goaz, Warnerrera. Aurreko asteburuan Raid marabilloso eta Behobia ditxosoarekin, ase beteta geratu nintzenez, oraingoan haurren txanda da. Euro Disneyen izan nitzeneko oroitzapenak oso onak ez diren arren, oraingoan gogotsu noa Warnerrera, Pato Lucas edo Correcaminosekin argazkia ateratzeko gogoz. Aranda del Dueroko mahastietaraino  alabak lo eta ni, Maiderrek aukeratu duen emisora aldrebesa entzuten, Kiss Me, nik uste.

Zerua negarrez ari da. Giro petrala dugu atrakzio ezberdinetan gozatzeko. Aldiz, ez dago ilararik, ez dago jenderik, ederto. Parkean sartu eta planoa aztertzen hasi gara nahi beste atrakzio eta emanaldi ezberdinak noiz eta non ikusteko. Yogui artzaren kapitulutxo bat ikusi dugu 3D bertsioan; betaurreko bereziak igandean gertatuko den pasadizo bat ikustera eraman naute. Berriro ere Ohiana Kortazarren erakustaldia izan baita Argentinan, K42 lasterketan; segurazki lasterketaren barna pasatako aisialdigunetako oltzarak lapurtzeko tentaziorik ez zitzaion faltako, Yoguiren pare.

            Batman delakoaren atrakzioan, simuladore batean sartu gaituzte. Gaizkileen kontra borrokatu dugu. Bonbak, tiroak eta antzerakoak Gaza eta Israel irudikatzera eraman naute. Nahiz eta Israel simuladore batean ez izan, bere diskurtsoa disimuladore kroniko baten parekoa da. Behin eta berriz, margotzen ditu palestinarrak gaizkileentzako  apropos egindako margoekin, euren burua zurituz, historiaren aitzakia ikurretan itoz. Eta tiro hotsetatik ihesi, Bugs Bunny untxiaren etxetxora iritsi gara; azenaorioz eginiko sopa goxoa eskaini digun arren, nahiago nuke Tolosako bababurren txapelketan gertatutako platerkada bat jan, eta zuk?

            Correcaminos eta Coyotearekin  ere egin dugu topo. Alonso eta Vettel traza beretsuan dabiltza. Bata bestearen atzetik; dagoeneko lasterketa bat baino ez zaie gelditzen. Alonsok dinamita erabili beharko du Vettel menperatzeko, mik, mik…correcaminosssssss.. Beste hainbat pertsonai ikusi eta atrazkizo ezberdinetan ibili ostean, nekea nabaria da. Hurrengo goiza Madrilen pasako dugu eta beraz, atseden hartu beharko dugu.

            Puerta De Sol delakoan izan gara. STOP desaucios, Custodia Compartida, 15-M eta antzerako mugimenduen testigantza jasoz ikusi ditugu torero bat, Mickye, Minnye edota Bob esponja. Krisiaren argazki antologikoa atera dut; eta krisia ere heldu da Baskoniara. Emaitza txarren ondorioz, Kerejetari bukatu zaio pazientzia, Ivanovic handia kaleratu dute. Eta Valentzian krisiari ikuspuntu atletikoa bilatu nahain edo, antolatu dute aurtengoan ere maratoia. Camsek traje eta guzti egin ohi ditu 42 kmak.

           

            Bukatu zaigu asteburua. Gustura bueltatu nahiz Oñatira. Erretratu marabillosoen artean, Lukas ahatearekin ateratakoa daramat ixil ixilik. Agian, kamisetaren baten serigrafiatuko dut lotsagabe, hurrengo maratoian erakusteko  edo Puerta de Sol eko aldarrikapenekin bat egiteko.  Como me pica la nariz, ya no lo puedo resistir, Milikiren irribarrea jarrito diogu datorren asteari. Donostiako Maratoiaren asteari. ¿ como están ustedesssssssss?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude