ASTEBURUARI BEGIRA; EKAINAK 23/ 24

Sutan izan genuen, ezinean, Irujo handia Bilboko finalean. Aimarrek suzko errubedak bidaltzen zituen frontisera eta Irujok ezin erantzun. Iberokoak bere haserrea baretu aldera, ostiko batez atsedena hartzeko erabiltzen duten plastikozko aulki publizitario xelebrea xehetu zuen. Partidaren momentu batean epaile jakin batek izandako erabaki batek baldintzatu zuen Irujoren ustez azken emaitza. Kontuak kontu, Aimarrek egundoko partida jokatu zuen, fuera de serie, zorionak.
Ingalaterran ere sua ezin itzali dabiltza. Italiak ixil ixilik finalerdikoetan jarri ditu oinak. Bretainiarrak Eurokopatikkanpo gelditu dira; nire apustua Frantziaren aldeko bazen ere, oilarrak, kokilduta, etxerako bidea hartu dute. Atzerritarrekin jolasten duen Españak itxura ederra dauka; gainera, Tolosar batek sartutako golak, goxoak benetan.

Jainko berri bat jaio zaigu; Decathlon frogan 9.000 puntuak eskuratu duen lehen atleta ezagutu dugu asteburu sutsuan. Bere izena Ashton Eaton; egundoko markak disziplina guztietan. Emaiozue begira da bat…merezi du.
.jpg)
Bukatzeko zertzeladatxo batzuk aipatzea nahiko nituzke. Entzun berri dut, agian, Rijsen eskutik Festina pelotoira bueltatuko dela; eskandalu berriren bat sortzeko arriskurik???? Bestetik, Eneko Llanoszoriondu beharrean ere bagaude; Donostian jokatutako Onditz memoriala eskuratu du eta Kebrantan ere izan diren Debagoiendar guztiei zorionak.
Krisietan krisiak egote aldera, sutetan txinpartak irudikatu beharko ditugu. Horren gaizto, horren behartsu; udak, adibidez, beroa ezezik bikiniak ere ekarriko dizkigu. Ondo ibili.