ASTEBURUARI BEGIRA; MAIATZAK 9 ETA 10
Osteguna Korpus eguna izanik, dantzariek auzo eta kaleetan barna eman zioten ongi etorria asteburuari. Ohiko doinuez gain, plaza ingurutik zetorren musika modernoagoak ere entzun beharrean izan gara asko; ditxosozko barraketan utzi ditugun xoxak osteguneko beherapenen egunean hasi ziren geure poltsikoetatik ateratzen. Etxeko txikienak handiagoak egiten direnean barraketako doinuak ezezik, taberna zuloetan jartZen dituzten beste horiek ere entzungo dituztenez, oraindik, gaitz erdi….
Oñatiko Nazioarteko lasterketa izan da nire larunbateko banketea. Goizean haurren lasterketak ospatzeko plaza antolatu behar izan genuen. Musika, heziak, helmugako arkua…dena prest. Antxintxiketan elkarteak gonbidatu berezi bezain elegantea izan du aurtengo ekitaldian; hirugarrenez izan da Chema Martinezmadrildarra Oñatin. Martxoan izan genuen lehen hartu-eman hartan argi utzi zuen geure artean izango zela horren egun seinalatuan. Lasterketak 10 urte bete ditu eta berau sortu zuen Jexux Arregiri omenaldi txiki bat egin behar geniola azaldu eta gero, egutegian gorriz markatu zuen ekainaren 9a.
Haurrekin egin zituen lehen metroak Chemak.… eta gero, autografoak sinatzen izan genuen plazan. Arratsaldeko hitzorduari begira jarrita, lasterketa ikusgarria iruditu zitzaidan. Maila handiko korrikalariak biltzea lortu du Antxintxiketan kirol elkarteak eta hau Olasagasti maisuaren lanagatik izan da. Izan ere, beste behin ere, lasterketari guztiek aldez aurretik antolatzaileok ezarritako denboren barruan konpetitzea lortu zuten eta korrikalarien denboren kontutan galduta dabilenari azalpen bat emate aldera, zera esango nioke: lasterketa honetan azken aurreko sailkatu zen David Garcia durangarrak, inguruko lasterketa gehientsuenak irabazten ditu, to!!
Jexuxi eginiko omenalditxoa ere, hunkigarria izan zen. Aurreskua, txapeldunaren txapela buruan, zorionak. Lasterketa horren osasuntsu eta indartsu egoteak, erakusten du Jexuxek urte guzti hauetan eginiko lana.
Bukatzeko afaria. Bertan ere, taldeak lasterketetan bizitako une esanguratsuenak biltzen zituen argazki erraldoi bat oparitu zion. Eta errematerako disko festara; Aratzek mikrofonoa eskutan, ongi etorria egin zion karrera kontuak ezezik, parrandak ere maite dituen Antxintxiketan taldeari. Gainera, Amaia Bernal zoriontzeko aukera ere ez zuen galdu, jejejeje. Zabaletak egundoko trebetasuna erakutsi zuen doinu martxosoenetan eta pultsera fosforitoen joan- etorria ere erakargarri samarra bilakatu zen.
Jakin badakit goizeko ordu biak aldera, Oñatiko X. Nazioarteko lasterketari dagokion azken argazkia atera zela; Chemak bere erlojuari atera ziona, si no mi mujer no se lo cree. Tipo jatorra, mundiala. Eskerrik asko Chema.
Eta igande goizean logura dexenterekin Prozezioaikustera. Etxetik atera eta gorbata eta soineko berri eta eleganteen presentzia begi bistakoa zen. Emakumeek zeruari begiratzen zioten, horren orrazkera ederrak arriskuan ziren nonbait. Nahiz eta, tantek euria egingo zuen testigantza utzi, Santuak elizatik atera ziren. San Mielek ezin izan zuen buelta famatua egin; lurra bustia zen eta labaintzeko arriskua, handia. Zaparrada plazan zirela hasi zitzaien; justu, justu. Denak ala denak berriro ere bedeinkatuak, zeruko grazia betea, amen.
Eta Takarraran gauez ibili zirenak ere izan ditu asteburuak. Gaizka RomeroOñatiko Arrasatearrak lan polita burutu zuen Eskoriatza aldeko menditan. Frontalaren laguntzaz korrikalari dexente izan zituen lasterketa nobedoso honek. Agian, egunen batean probatu egin behar.
Eurokopa ere hasi da. Rajoyerreskatearen bila Poloniaraino joan da; arazoak estali nahian, gezurrak ezkutatzera. Txapelketa irabazteko Frantziaikusten dut faborito. Hemen ere, agian egunen batean, Euskal Herria ikusteko aukera izango dugu, erreskaterik gabe eta rekortetatik kanpo.
Gaur, astelehena eta nekatuta nago. Astea euritsu hasi da baina ea ostegunerako eguzkia izaten dugun; Degurixara noa bazkaltzera ikasleekin, tertulia eta bertso-hop moment.