ASTEBURUARI BEGIRA; OTSAILAK 18/19
Asteburua mozorrututa esnatu zen. Ostegun gizenak zabaldu zuen ildo beretik etorri dira gainontzekoak geurera. Inauterietan barna, mozorroak aukeratzeko orduan, bada arazoak izaten dituenik eta bada, arazoak arazo, errazegi bilatzen duenik ere. Oñatz dantza taldeak antolatzen duen asteburuko mozorro festa txalotzekoa izan da.
Mozorro festatik urruti samar, baina etxekoak ahaztu gabe, ibili da Bogota aldean Tolosar emakume bat; 19 urte besterik ez eta WTA ligako txapelketa bat irabazi du. Bere palmaresa estreinatu du Tolosako neska gazte honek. Bere izena: Lara Arruabarrena.
Kirolekin jarraituz, Realeko emakumeek lortutakokoa ezin dugu aipatugabe utzi; emakumeen futbolean Espanyol bezalako talde bat menperatzea meritu handiko gauza da. Zorionak.
 Bestetik, geure Markel handia nahiko nuke lau lerro hauetara ekarri; atzo jokatu zen Andaluziako lehen saioan bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Bi segundu madarikatuk izan zuten errua. Indartsu dago Irizar eta atzo irabaziz gero, bere seme Aimarri eskaini nahi zion garaipena. Hala ere, jakin beza Markelek, irabazi gabe ere, erakusten duen lana dela eskaintzarik ederrena Aimar eta aldamenean dituen guztientzat. Eutsi.
Ez naiz Errugby zalea. Baina Ampo Ordizia Errege Kopako finalera heldu izanak poztu nau. Aitzitik, Baskonia handiak ezin izan zuen finalerako txartelik lortu. Liga gelditzen zaio talde arbarrari eta horri eutsi beharko dio.
Mozorroak mozorro, asteburu honetan skiatzen izan gara Osinagatarrok. Candanchuko pistetan ibili gara gora eta behera bi egunez. Geurekin, geu bezala mozorrotu diren lagun batzuk izan ditugu eta aterpetxe eta pistetan bizi izan dugun giroa mundiala izan da. Krema eta ezpainetakoa, nere kasuan bederen, ez dira inguruan ibili; eskerrak, magrebi itxura dugun.
Eta elur kontuekin jarraitu aldera, Aitor Otxoa laguna nahi dut aipatu; Luchonen jokatu den Euskadiko Mendiko Ski txapelketan txapeldun izan baita beteranoen mailan. Zorionak.
Bukatzeko gaur egunkarian irakurri dudan berri xelebre baten gainean idatzi nahiko nuke. Inkesta baten arabera gizozonezkoentzat emakurik erakargarriena Paula Etxeberria da; Bustamanteren andregaia da nonbait…..Emakumeentzat aldiz, gizakumerik erakargarriena Antonio Banderas. Ez- erakargarriak berriz, Belen Esteban eta Mariano Rajoy. Ene bada, onerako edo txarrerako, inkesta hauek nahiko  fidagarriak direla diote, baina nik zera galdetuko nuke: inkesta erantzun dutenak Candanchun eskiatzen ibili direnekin gogoratu al dira?????

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude