Juan Jose Urra: “Enpresarixo batzuk mafioso hutsek die”

Hasarre, oso hasarre euen Urra pelotarixe.

Gaztietan Españako titulo bi irebazi zittuen, eta bigarren maillako final bat; 1988xen buruz buruko txapelketa nagusixen final-laurdenetara aillegau zan; Galarzak irebazi eutzen.

Ilusiño haundixekin euen parejetan jokaketako: “Parejaka ez nabil oso ondo, baina ez dago arrazoirik ni kanpoan uzteko”. Buleguetan dezididu zan hori; pelotan ebitzen enpresarixuez hau esan euen: “Batzuk inkopetenteak dira; besteak mafioso hutsak. Dirua bakarrik ikusten dute; pilotaria bost axola. Ondo zaudenean esplotatzen zaituzte, eta hain ondo ez zaudenean, agur. Putada asko egin didate, baina hau itzela da”.

Izen be, txapelketarako gogor entrenetan ebillen, baiñe bigarren maillekuen buru izetiekin konformau biher euen: “Zer egin dezaket? Ez baduzu jokatzen, ez duzu kobratzen”.

Press 6

Martxuen 8xe pasau barri, Txandaka atalien Malen Errastiri egin eutzien entrebistie, Arrasateko Emakumeen Asanbladako kidiei. Laburren atalien, danetik: gas naturala aillegau zala herrire, Zuhaitz Egune, etxebizitzen gaiñeko mahai-ingurue… eta Otamendi tabernie itxi eragin euela…

Press 4

Eta enkuestie be Martxuen 8xekin lotutekue izen zan: Emakumeak eta gizonak egoera berean al daude? Erantzunek, danetarikuek.

Press 3

Famauen ahotik atalien, Patxi Murgoitio udelarrai egin eutzien entrebistie: “Erguiñetik Udelara 12 miñutuen juenda nak”.

Press 9

Hondakiñen gestiñue bolo-bolo dabillen honetan, Mankomunidadiek orduen dezididu euen zabortegi kontrolaue egingo euela hondakin solido ez toxikuendako, Bergaran, Epele errekaren inguruko ibarbide baten.

Press 5

Denporaldixe hasi euen Dorletako Ama Eskolako ziklista gaztiek, eta oso postu onak lortu zittuen. Asier Guenetxea, Mikel Larrea, Gorka Sudupe… izen ezagun asko tartien.

Press 7

Herri danetan dauz personaje popularrak, eta Mondrauek be badauko batzuk. Horreittako bat, Rosi Otadui Katanga: “Pertsona guztiei festa gehiago eman behar zaie, ez lan ordu gutxiago, festa gehiago baizik”.

Press 2

Beheko argazkixe ze urtetakue dan ez dakigu, baiñe bai Españako gerraren aurrekue dala. Indalezio Ojanguren eibartarrak atara euen.

Erdi Aroaren azken aldixen hartu euen Zarugaldek errebal itxurie. Hau da, alde zaharreko harresixetatik kanpo eta Garagartzatik etorren Ugaran errekaren bestaldien sortu zan, Aramaixo eta Bizkai alderako urteeran.

Kale barrenien garai bateko San Agustin konbentue ikusten da, arko eta guzti. Etxe gutxi batzuk, tartien ortuek eukiela, eta oiñezkuek kalien ziher, bape trafiko-arazo barik.

Press 1

Mondraueko industria ertain inportantienen jarri euen azken orrialdien, eta bakotxak ze egitten euen.

Press 8

(14. zenbakixe / 1989-03-10)

Juanito Saizar: “Txikitten babaparrie baño mehiaue nitzuan”

Berastegin jaixo zan Juan Damasceno Saizar, Juanito txoferra, 1953ko martxuen 26xen.
Mutikuek “ardi zaharra” deiketan eutzien, “txanka mehiek” eukelako, eta maixuek be bai: “Han, bajatok ‘berant ardi zaharra’…”.

14 urteaz etorri zan Mondrauera, Profesionalera: “Gauza gutxi ein naixuan nik han… pasaporte emun justien. Txofertzarako aukerie izan naixuan ta harrezkero hementxe”. Umiek zittuen gogokuen: “Autobusien sartu ahala danei zertxobait esan; erdi-lo datorrenai be aurpegixe alaittu eitten jakok”.

Guardia zibillekin anekdotatxoren bat be euki euen: “Billerleko Miradorera allegaukeran hasi jatek autobusoi tar-tar-tar eta kieto parau… Hasi nok auto-stop eitten ta hor jatozak txapel-okerrok: ‘¿Qué le pasa? ¿Le llevamos?’ Neure artien, neu sartzen ez panok eurek sartuko naixuek eta onena sartzie juat. Billerlera eta Astola taberna parien itxi naixuek. Mutillek urten juan eta esan nutzan telefonotik deittu neikien. Ezetz, itxitte auela. Harek ikusi nundik jatsi nitzen eta esango juan, hau be pikoletue dok. Kabinara juen bier”.

Press 7

Emuten euenez, trenbide barrixaren Y-aren bertizie hamen egin biher euen. Trenbidiek 139 kilometro eukiko zittuen, 76 tunel eta 157.000 milloi pezetako presupuestue; proiektue zortzi astien buketute egotie espero zan. Gaiñera, nehiko klaro euen Mondrauen egingo zala linien kanbixue eta, iguel, geltokiren bat be egongo zala…

Press 4

Txomin Arrietak gutun bat bieldu euen Gaztetxeak protohistoria eta protohisteria izenburuekin. Gazta-etxeak…

Press 2

Helduen Heziketa Iraunkorreko zentrue inaugurau euen (EPA). Gaiñera, Txomin Iturbe hil zala urte bi bete zien eta manifestaziñue egin euen Mondrauen, “negoziazioaren alde”.

Press 3

Asteko reportjien, pobrezia aztertu euen. Orduko krisialdixe Mondrauen be igerten zan. Gure artien be baeuen jentie oiñarrizko biherrak beteteko lain jasoten ez euena. Caritasek eta Diputaziñuek emuten zittuen laguntzak, baiñe ez zien nehikuek.

Press 5 Press 6

Debagoieneko Ospittaleko zuzendarixe Blanca Roncal zan orduen. Ospittala haundittu eta barrittu biherra ikusten euen harek: “Arazo eta eskasia batzuk baditu, eraldatu eta handitu beharrean aurkitzen da”.

Press 9

Podiuma atalien, Pitxi Herrero eskubaloiko entrenadoriei egin eutzien entrebistie. Kirola “aisia bezala” hartzen zala esan euen: “Jendeak ez du ikusten kluba eratzeko beharrik, eta klubak ahulduz doaz. Inork ez du hartu nahi haur edo gazte talde bat laguntzeko errespontsabilitaterik”.

Press 10

Mondraueko industria inportantienen jarri euen azken orrialdien, eta bakotxak ze egitten euen.

Press 11

(13. zenbakixe / 1989-03-03)

Etxie erostie, ixe eziñezkue: demandie haundixe zan, oso karuek zien…

Edozeiñek etxie eukitteko eskubidie daukola esaten dau giza eskubidien proklamaziñuek, baiñe 1989xen be oso gatxa zan hori. Traba asko euzen.

Inmobiliarixa bakarra euen herrixen eta jentiek ez euken ohitturarik etxie inmobiliarixa bidez erosteko; demandie ofertie baiño haundixaue; etxiek garestittu… Bigarren eskuko bat, adibidez, zortzi milloi pezeta kostetan zan.

Gaiñera, herrittar gaztiei sei hillebeterako edo urtebeterako lan-kontratuek egitten eutzien eta oso gatx eukien etxie erosi edo alkiletie. Lanien ibilli arren be, batez beste 100.000 pezeta zan soldatie; hortan, etxie erostiek ekarren bizitza osuen hipotekie pagetan ibilttie.

Udalak proiektu batzuk euken esku artien: etxe gehixau egittie, ofertie haundiketako, demandie txikiketako eta prezieuk bajetako. Eta hiru lekutan egitteko asmue euken: Roneon, San Frantziskon eta Altamira gaiñien.

Press04 Press05

Kalera be atara euen etxiekin lotuteko arazue, asteko enkuestan. Danok bat etozen: oso txarto euen kontue.

Press02

Julian Aranzabal soiñu-jolie entrebistau euen Famauen ahotik atalien: “Soñue joten auzoko jaixetan eta bodetan ibiltten gitzuan gehixenbat”

Press06

Amandre Santa Inesen momia
1946a ezkero parrokian euen Santa Inesen momia, eta herrittarrei erakutsi eutzien egun batzuetan.

Aranzadi Zientzia Elkartiek ikerketa batzuk egin zittuen, eta gorpuek deshidrataziño-prozesu naturala euki euela ikusi euen. Haren zerralduen barruen lau umeren burezurrak euzen; haren seme-alabenak, seguruenez.

Amandre Santa Inesenganako beneraziñue haundixe zen herrixen; esaten zan insomniue osaketako ahalmena eukela…

Press03

Mikel Otxoa mondrauetarrari omenaldixe preparetan ebitzen, martxuen 19reko; bestiek beste, Reala-Osasuna partidue. Otxoak 1986ko azaruen 16xen akzidentie euki euen Atotxa futbol zelaixen, Realaren partidu bat ikusten ebillela. Bizkarrezurrien kolpie hartu eta paraplegiko geratu zan.

Press07

Mondra futbol taldiek entrenadore barrixe euken: Iñaki Zeziaga. Izen be, Juanito Arriaran kargutik kendu euen, “jokalarixekin txarto” konponketan zalako. Hala be, esan biherra dau taldie bost negatibokin hartu euela eta positibo batekin itxi.

Press08

(12. zenbakixe / 1989-02-24)

Julio Galarta: “Pintore izateko, dohain batekin jaio behar da”

Mondraueko txoko asko pinttau euen Julio Galartak. Ohikue zan ezkiñaren baten ikustie bere kaballetien laguntziekin. Txiki-txikittetik euken “pintatzeko nahia, gogoa edo bokazioa”.

Roneon lanien ebillela, eszedentzia eskatu, eta Bartzelonara juen zan ikesten: “Pintura irakasle izatera heldu nintzen. Oso baliagarri izan zaizkit ikasketa haiek, kolorean, anatomian, mugimenduan-eta trebakuntza lortu bainuen”.

Argi euken pintore izeteko ikestie ez zala nehikue: “Eskolako ikasketak bukatu eta inor ez da Picasso edo antzeko bat izango, horretarako dohain horrekin jaio behar da.

Salvador Dali hil barri zan, eta, Galartaren ustez, “Dali bere alderdi estrapertsonalengatik” nabarmendu zan: “Dibujante handia izan da, baina ez kolorista”.

Instituziñuek artiei ez eutziela laguntzarik emuten komentau euen: “Ez dago babesik”.

15-441-APressEZKER

‘Kote’ Lopez Rekarte
Orduen, Kote-k Eibarren jokaketan euen; anaia nagusixek Bartzelonan –Luis Mari–; eta txikiñenak –Aitor– Mondran, infantilletan. Kote-k argi euken zein zan hiru anaietatik onena: “Hiruetatik onena Aitor da. Atletikek eta Errealak eraman nahi izan dute, baina aitak hemen ikasten jarraitzea nahi zuen”.

Ez euen oso sasoi onien Kote, lesiño asko euki euen-eta oso denpora laburrien: zuntze apurtu, tiroie, esginzie orkatillien…

Zelaixen zelan jokaketan euen preguntaute, hau erantzun euen: “Anaiak eta biok, teknikan baino, indar eta azkartasunean oinarritzen dugu gure jokoa”.

Gustetan jakon jokalari batzuk aittatu zittuen: “Loren, Archibald, Klinsmann…”.

15-441-APressESKUIN

Eguraldixei dagokixonez, sikutie egon zan 1989xen, eta Pello Zabalangana jo euen Press-ekuek. Hala be, Zabalak be ez euken garbi zergaittik egitten euen hain euri gutxi.

Press 1

Famauen ahotik tartien, Eugenio Otxoari egin eutzien entrebistie. Haren txikitteko kontuek-eta. Leintz Gatzagako alkatie zan orduen Otxoa.

Press 2

Txandaka atalien, barriz, Eduardo Gorosarri eskoriatzarra zein izen zan gogora ekarri euen Gerardo Armendarizek, Gorosarri abesbatzako kidiek. Musikagillie, abadie eta euskaltzalie izen zan Gorosarri.

Press

(11. zenbakixe / 1989-02-17)

Enrike Alonso mondrauetarrak Vueltan egon gure euen Zahor taldiekin

1989ko Karnabalek hartu euen 10. zenbakiko portadie.

Press01

Lau orriko reportaje fotografikuen, mondrauetarrek ibilli euen danetariko disfrazak erakutsi zittuen Press-ek.

Press06Press07  Press08 Press09

Enrike Alonso mondrauetarra Makatzena Eskolan hasi zan ziklismuen, 11 urtekin.
Afizionauetan, Bizkaiko Bira eta beste hainbat prueba irebazi zittuen eta 1988an fitxau euen Zahor taldiek. Orduen emun euen profesionaletarako saltue.

Ziklista onak euzen taldien, eta gatxa euken Españako Vueltako 9kuen sartzie: Van Brabant, Suykerbuyk, Juan Tomas Martinez, Ocaña…

Lasterketa gogorrak gustetan jakon, menditsuek, eta baitte bueltak be. Esprintetarako, barriz, ez euken abilidade haundirik. Hala be, lelengo urtie euken profesionaletan eta baekixen oso-oso gatxa zala destaketie.

Negu aldien, mendixen ibilli, atletismue, igeri egin… beste gauza batzuk egitten zittuen. Eta, inportantiena, denporie ataraten euen Enpresa Zientziak ikesteko be! Haren ziklista gustokuenak Marino Lejarreta eta Pedro Delgado zien.

Press12

Jose Mari Balanzategi Aizkora persona ezagune zan ordureko Mondrauen. Urtiek eroien udaletxien lanien, eta jentiek zelan tratetan euen preguntaute, hauxe erantzun euen: “Denetik dago. Batzuk oso haserre etortzen dira, beste batzuk errespetu handiarekin tratatzen zaituzte, baina guk denak atenditu behar izaten ditugu”.

“Saltsa guztietako perejila”. Holan definiduten euen bere burue. Hori bai, txikitten udaletxien sartziek bilddurre emuten eutzen: “Sartu eta berehala irten nahi izaten nuen”.

Press11

Karreterak, rotondak, barientiek, trena… orri biko reportajien, trafikuen arazue aztertu euen. Kuriosue da, baiñe trenak Santa Agedan geltokixe eukiko euela entzuten zan…

Press04 Press05

Hainbat albiste inportante orri bakarrien: Udalak Amaya antzokixe hartu, Atxabaltako Basotxo jubilauen etxie inaugurau eta Mondraueko gaztetxien gaiñeko gorabeherak… Jon Sarasuak, barriz, Atxabaltako Karnabalen gaiñien egin euen berba, txino-dantza eta holakuek aittatute.

Press03

Enkuestie gaztetxien gaiñekue izen zan. Danak ados euzen, biherrezkue zan gaztetxie eukittie Mondrauen.

Press02

(10. zenbakixe / 1989-02-10)

Oso giro txarra AGAren eta Udalaren artien gaztetxie zala eta

Bederatzigarren zenbakixek AGAren eta Udalaren arteko hartu-emun txarrak eruen zittuen portadara; gaztetxie zala eta. 1989ko otsaillen 3e zan.

PressPortada

Izen be, 1989ko urtarrillen 21erako gaztetxien kontzertue organizau euen AGAk (Arrasateko Gazte Asanblada). Baiñe Udalak prohibidu egin euen. Hala be, kontzertue hasi, eta elektrizidade-kabliek moztu zittuen ezezagun batzuk.

1987xen okupau euen AGAk Gurea zinema zana. Udalak, barriz, ez euen gaztetxe moduen hartzen, baiñe ez zittuen gaztiek kanpora bota. Bittartien, inguruko bizilagunek salaketak jarri zittuen, sortzen zien zaratengaittik-eta.

AGAk, barriz, biherrezko ikusten euen gaztetxie eukittie; bardin jakon nun. Udalak, barriz, ez euen erabakirik hartzen, bost talde politiko euzelako eta iñork be ez eukelako gehixengorik.

Hori gutxi ez, eta gazte batzuk AGAtik urten euen, arrazoi bi emunde: drogie ebillela gaztetxien eta Asanbladak ez euelako ondo funzionetan.

Aste hartan bertan egin biher euen batzarra Gazteria batzordiek, eta gaztetxie jarteko leku bat proposatzeko asmue euken: ospittale zaharra!

15-439-ArrasatePressGOI Press 2

Frai Rufino: enfermero, koziñero eta abade
Rufino Oianguren 1929ko maiatzaren 14an jaixo zan, Bolibarren.
Enfermerue, koziñerue… eta: “Amak gure juan, erderaz ikesi eta abare sartzie. Alde guztietatik abare, e!”.

Arantzazun egon zan denporak ekarri zittuen gogora Frai Rufinok: “Arantzazun gosie pasau gaixuan, gosie ikeragarrixe”. eta Oliten be egon zan: “100dik gora estudiante jauan eta ni koziñero nausi. 10 urte ein nittuan”.

Press 3

Asteko enkuestie Mondraueko Karnabalen gaiñekue izen zan, eta danok esan euen oso ondo euzela, jente asko disfrazetan zala.

Beheko parteko publizidadie be, kontuen hartzekue modukue: Ekaitzen gosarixek emuten zittuen eta goizeko zazpietan zabalketan euen! Beste publi hau be, oso ona: Hire azken tragoa Otamendin.

PressEnkuesta

(9. zenbakixe /  1989-02-03)

‘Mondragones’: frontoietako jaun eta jabe izen zan 10 urtien

Juan Bautista Azkarate Egaña mitue izen zan pelotan (1891-1965). Zergaittik?: “Bere indarra, beronen besoen potentzia, kantxan egoten jakitea, eta bere bistagatik”.
Mondragones-ek dana irebazten euen, eskuz banakakuen, eskuz biñakakuen… Ez euken kontrarixorik. Ogetak orduen esan euen esku pelotak hiru garai euki zittuela: Mondragones-ena, Atano III.arena eta Gallastegirena. Pelotarixe izen aurretik, okiñe izen zan.

15-438-EZKER

Ordureko Udalak baeuken proiektue San Kristobalen beste kanposantu bat egitteko, eta horren gaiñien pregunteu eutzien mondrauetarroi, enkuestan. Aldaikue ez euela leku egokixen, hori nabarmendu euen gehixenok.

Press01

Labeko Koban Goi Paleolito garaiko aztarnak topau zittuen, eta Mondraueko bariantie egin aurretik, Aranzadi elkartekuek aztarnategixe bera atara egin euen bertatik. Alvaro Arrizabalaga: “Hemendik hamar edo hogei urtetara ikertzaileren batek koba aztertzea interesgarri gerta zitekeen arren, galera ez da oso handia izango”.

Press03 Press04

Juan Carlos Irizar musiko oñatiarrai entrebistie egin eutzien. Bestiek beste, esan euen pianue jotie baiño, gustorau ibiltten zala musikie egitten, musikie idazten.

Press05

Gazteen Asanbladaren eta Udalaren artien ez euen giro onik, eta Gaztetxien egin biherreko kontzertu bat suspendidu egin euen Udalak. Are gehixeu, kontzertue hasi, eta baten batzuek elektrizidade-kajako kabliek moztu zittuen.

Press02

(8. zenbakixe / 1989-01-27)

AUKEA: ixe urtebete lanien Mondraueko deportie bateraketan

1988ko apirillen 29xen sortu zan AUKEA: Arrasateko Udaleko Kirol Erakunde Autonomoa.
Zertarako sortu zan? “Kirol munduko erabaki eta egitasmoak bateratzeko kirol elkarteen partizipazio zuzenarekin”. Hainbat proiektu eukien ordureko, eta batzuk egindde: Antoña pabilloie inaugurau euen 1989ko urtarrillien eta kiroldegixen barrikuntzak egin zittuen (bestuarixuek, klimatizaziñue, elektrizidadie…). Esku artien eukien proiektu harrigarrixena, barriz, hauxe zan: Garagartzan belodromue egittie!

Kirol elkartiek oso pozik euzen erakunde barrixekin, oso lagungarrixe zalako: “Orain badaukagu leku bat gure beharrak planteatzeko, eta jestioan zuzenki parte hartzeko aukera dugu, lehen gertatzen ez zena”.

15-437-ArrasatePressGOI Press

Aurrekuekin lotute, AUKEA sarixek banatu zien lelengo aldiz. Bestiek beste, Axperi eta Caballerori emun eutzien sarixe, aurreko urteko Seuleko Joko Olinpikuetan parte hartu euelako.

Press 2

Jose Maria Sanchez Carrion Txepetx soziolinguistari entrebistie egin eutzien.
Euskeraz egitteko motibaziño faltie nabarmendu euen, jeneralien, eta batez be politikuen artien: “Ditugun alderdiak, edo erdaldunak dira erabat, edo sasi-euskaldunak. Denok dute erdara nagusi. Egoera hau aldatzen ez den bitartean, ezin daiteke euskararen izenean mintza (…) euskararen bizitza kolokan eta arriskuan orain dago”.

AEDren lana nabarmendu euen: “Euskal Herrian beste alternatiba baten bila dabiltzanen eredu eta exenplu da”.

Press 1

Asteko enkuestie eutanasiaren gaiñien egin euen. Hiru ados, eta bat kontra, zaharrena: “Esperantzaren bat beti dago”.

Press 1

(7. zenbakixe / 1989-01-20)

Mondraueko barientien lanak martxan jarri zittuen barriro be

Bariantie geldi

Gipuzkuako Diputaziñuen eta Altuna-Uria enpresaren artien tira-birak egon zien Mondraueko barientien lanak ziela-eta; horren ondorixoz, obrak geldi euzen.

Ordureko buketute egon biher euen bariantiek, baiñe hainbat problema egon zien: alde batetik, esplosiñuek peligrosuek zien inguruko etxiendako eta enpresendako; bestetik, Labeko-kobaren aurkikuntzie eta Aranzadi elkartekuek bertan eginddeko lanak euzen; eta azkenik, proiektuen beraren problema teknikuek.

Aukera bi euzen mahai gaiñien: batetik, Altuna-Uria enpresiekin kontratue bertan behera ixtie. Baiñe horrek asko atzeratuko euen bariantien konstrukziñue. Eta bestetik, presupuestue 149 milloi pezeta haundiketie. Eta hori erabaki euen, baiñe enpresa horrek beste lan-plan bat aurkeztu biher izen euen.

Gaiñera, Umezaintzak kejie ipiñi euen Udalien, leherketa baten ondorixoz San Josepe kalera harrixek jausi zielako.

15-436-ArrasatePressGOI

Tabernen ordutegixekin bueltaka!

Izen be, orduen, eta gaur egun be, kalien bolo-bolo ebillen tabernak ixteko ordutegixe. Horrekin lotute, kaleko enkuestie be horren gaiñien egin euen: Zer deritzozu tabernak ixteko ordutegiari?

Betiko kontue, zelan ez: zeiñei pregunteu, erantzune bata edo bestie. Gaztiek eta tabernarixek, ordutegixe luzeketien alde; eta nausitxuauek, lo lasai be egin biher dala…

15-436-ArrasatePressBEHE

Bernardo Atxaga: “Ez dut sinesten inork erregelarik jar dezakeenik”

Laugarren zenbakixen, gas naturalaren kontuek hartu euen portadie.

Press

Izen be, aspaldi-aspaldiko kontue dala emuten dauen arren, orduen hasi zien herrixen gas naturala sartzen. Orri biko reportaje baten, haren bentajak eta desbentajak azaldu zittuen, eta baitte gas-sarie etxebizitzekin lotziek eukiko euen kostue be: 7.746 pezeta. Hiru urtien herri osuen jartie zan asmue, epe bitten banatute.

Press 2 Press 3

Aparkamentuen arazue be tratau euen, 9. orrialdien. Erresidentiendako aparkamentuek egittie euken Udalak esku artien.

Press1

Obabakoak publikau barri, Bernardo Atxaga Mondrauen egon zan berbaldixe egitten, eta entrebistie egin eutzien Press-ekuek. Bestiek beste, Euskaltzaindiaren gaiñien egin euen berba: “Ez zait batere gustatzen gramatika. Ingalaterran ez dago Euskaltzaindiarik eta bakoitzak nahi duen bezala idazten eta pronuntziatzen du”. Bere ezizena nundik datorren be kontau euen, eta Kornelio Atxaga izen biherko leukela esplikeu!

Press4

Arrasate 88 lehiaketako sarituen izenak be publikau zittuen, eta hainbat izen ezagun dauz tartien: Andoni Urzelai, Julen Arriolabengoa, Jon Andueza…

Press