Juan Jose Urra: “Enpresarixo batzuk mafioso hutsek die”

Hasarre, oso hasarre euen Urra pelotarixe.

Gaztietan Españako titulo bi irebazi zittuen, eta bigarren maillako final bat; 1988xen buruz buruko txapelketa nagusixen final-laurdenetara aillegau zan; Galarzak irebazi eutzen.

Ilusiño haundixekin euen parejetan jokaketako: “Parejaka ez nabil oso ondo, baina ez dago arrazoirik ni kanpoan uzteko”. Buleguetan dezididu zan hori; pelotan ebitzen enpresarixuez hau esan euen: “Batzuk inkopetenteak dira; besteak mafioso hutsak. Dirua bakarrik ikusten dute; pilotaria bost axola. Ondo zaudenean esplotatzen zaituzte, eta hain ondo ez zaudenean, agur. Putada asko egin didate, baina hau itzela da”.

Izen be, txapelketarako gogor entrenetan ebillen, baiñe bigarren maillekuen buru izetiekin konformau biher euen: “Zer egin dezaket? Ez baduzu jokatzen, ez duzu kobratzen”.

Press 6

Martxuen 8xe pasau barri, Txandaka atalien Malen Errastiri egin eutzien entrebistie, Arrasateko Emakumeen Asanbladako kidiei. Laburren atalien, danetik: gas naturala aillegau zala herrire, Zuhaitz Egune, etxebizitzen gaiñeko mahai-ingurue… eta Otamendi tabernie itxi eragin euela…

Press 4

Eta enkuestie be Martxuen 8xekin lotutekue izen zan: Emakumeak eta gizonak egoera berean al daude? Erantzunek, danetarikuek.

Press 3

Famauen ahotik atalien, Patxi Murgoitio udelarrai egin eutzien entrebistie: “Erguiñetik Udelara 12 miñutuen juenda nak”.

Press 9

Hondakiñen gestiñue bolo-bolo dabillen honetan, Mankomunidadiek orduen dezididu euen zabortegi kontrolaue egingo euela hondakin solido ez toxikuendako, Bergaran, Epele errekaren inguruko ibarbide baten.

Press 5

Denporaldixe hasi euen Dorletako Ama Eskolako ziklista gaztiek, eta oso postu onak lortu zittuen. Asier Guenetxea, Mikel Larrea, Gorka Sudupe… izen ezagun asko tartien.

Press 7

Herri danetan dauz personaje popularrak, eta Mondrauek be badauko batzuk. Horreittako bat, Rosi Otadui Katanga: “Pertsona guztiei festa gehiago eman behar zaie, ez lan ordu gutxiago, festa gehiago baizik”.

Press 2

Beheko argazkixe ze urtetakue dan ez dakigu, baiñe bai Españako gerraren aurrekue dala. Indalezio Ojanguren eibartarrak atara euen.

Erdi Aroaren azken aldixen hartu euen Zarugaldek errebal itxurie. Hau da, alde zaharreko harresixetatik kanpo eta Garagartzatik etorren Ugaran errekaren bestaldien sortu zan, Aramaixo eta Bizkai alderako urteeran.

Kale barrenien garai bateko San Agustin konbentue ikusten da, arko eta guzti. Etxe gutxi batzuk, tartien ortuek eukiela, eta oiñezkuek kalien ziher, bape trafiko-arazo barik.

Press 1

Mondraueko industria ertain inportantienen jarri euen azken orrialdien, eta bakotxak ze egitten euen.

Press 8

(14. zenbakixe / 1989-03-10)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude