Archives

“Goazen beste tabernara!”

Ai ederrok! Ez naiz ni belarriak odoletan bizi den bakarra, e? Ikusi, lagun bat ezagutu dut, Maritxu Pinazo. Erandiokoa da, eta lagun piloa dauka Erandion eta Astrabuduan euskara ikasten ari direnak. Ze ondo, ezta? Baina, ai! Lagun horiek denek gauza bat egiten dute txarto: ez dakite “beste bat” ondo erabiltzen! Ikusi, ikusi!

Errenta aitorpena egin duzue, ederrok?

Ai maitiok!!! Gaur ez begiak eta ez belarriak: poltsikoak dauzkat odoletan!!! Bai, bai, poltsikoak! Sakelak! Izan ere, errenta aitorpena egion berri dut eta, ufa! Ordaintzea tokatu ez zait ba!!! Baina tira, beste batzuek arazo larriagoak ere badituzte errenta aitorpenarekin! Entzun, entzun zer gertatu zaion Irati lagunari! Gogorratu, ederrok: aitorpenik onena, euskaraz egiten dena!!!

Gustatzen zatzaizkit

Ai, ene euskaldun ganorabako maitiok!!! Zenbat buruko min Aitorren hizkuntza zaharrarekin, ezta? Zer diren gauzak: normalean errieta egiten dizuet euskara baldarregi erabiltzen duzuelako, eta gaur, berriz, ‘zuzenegi’ ez ote duzuen erabiltzen… Hara, ikusi zer galdetu zidan aspalditxo Itsaso lagunak: @Mari_maistra zu niri asko gustatzen zatzaizkit. Holan ondo dau? — Itsasoi (@itsasoi) September 5, 2014 Tira […]