Archives

Errenta aitorpena egin duzue, ederrok?

Ai maitiok!!! Gaur ez begiak eta ez belarriak: poltsikoak dauzkat odoletan!!! Bai, bai, poltsikoak! Sakelak! Izan ere, errenta aitorpena egion berri dut eta, ufa! Ordaintzea tokatu ez zait ba!!! Baina tira, beste batzuek arazo larriagoak ere badituzte errenta aitorpenarekin! Entzun, entzun zer gertatu zaion Irati lagunari! Gogorratu, ederrok: aitorpenik onena, euskaraz egiten dena!!!

Hanka usaina

Hara ederrok! Behingoagatik ez naiz haserratu zuen ateraldiekin! Egun lasai samarra izan dut gaur, eta horregatik izango da beharbada! Ikusi: Yolandak idatzi dit emailera, galdetuz nola esaten den erdarazko “me huelen los pies” esamoldea. Eta bide batez, ea non aurki daitezkeen horrelakoetarako hiztegiak. Hona erantzuna, gozatu! Esamolde eta esaera hiztegi bat baino gehiago topatuko duzue […]