Sukaldatu
Zer moduz ederrok? Ondo? Pozten naiz ba! Ai maitiok, batzuetan pena apur bat ere ematen didazue e? Ikusi zer galdetu didan Korok, e-mailez: ea nola erabili behar den “sukaldatu” aditza! Kar, kar, kar, kar! Halakorik!!!

Ai ederrok! Futbolari bat ikusi dut gaur telebistan… Mikel Gonzalez… futbol ‘jolaslaria’ omen da Mikel, etengabe esaten baitu futbolean ez duela asko jolasten, jolasteko gogoz dabilela… Mesedez eta faborez!!! Futbolean jokatu egiten da! Jo-ka-tu!!! Euskaraz bai, baina ganoraz, maitiok!!! Ikusi azalpenak hemen, hemen edo hemen, adibidez!!!
Kaixo ederrok!!! IKusle anonimo batek paketetxo bat bidali dit etxera… eta urduri-urduri egon naiz, opari ederra izango zelakoan… baina bai zera!!! DVD bat zen, bere lagunek umeei esaten dieten astakeriekin!!! Ikusi, ikusi!!! Belarriak odoletan dauzkat!!! Bide batez, ederrok, haurrekin egon behar baduzue, beharbada erabilgarri suertatuko zaizkizue hiztegi txiki hauek. Besterik ezagutzen baduzue, erantzunetan utzi erreferentziak, […]