Archives

Errenta aitorpena egin duzue, ederrok?

Ai maitiok!!! Gaur ez begiak eta ez belarriak: poltsikoak dauzkat odoletan!!! Bai, bai, poltsikoak! Sakelak! Izan ere, errenta aitorpena egion berri dut eta, ufa! Ordaintzea tokatu ez zait ba!!! Baina tira, beste batzuek arazo larriagoak ere badituzte errenta aitorpenarekin! Entzun, entzun zer gertatu zaion Irati lagunari! Gogorratu, ederrok: aitorpenik onena, euskaraz egiten dena!!!

Gustatzen zatzaizkit

Ai, ene euskaldun ganorabako maitiok!!! Zenbat buruko min Aitorren hizkuntza zaharrarekin, ezta? Zer diren gauzak: normalean errieta egiten dizuet euskara baldarregi erabiltzen duzuelako, eta gaur, berriz, ‘zuzenegi’ ez ote duzuen erabiltzen… Hara, ikusi zer galdetu zidan aspalditxo Itsaso lagunak: @Mari_maistra zu niri asko gustatzen zatzaizkit. Holan ondo dau? — Itsasoi (@itsasoi) September 5, 2014 Tira […]

Porke, porke

Oihan gaixoak SOS dei hau bidali zidan aurrekoan, ederrok: SOS @Mari_maistra. 5 urteko alaba 'porke' gora 'porke' behera hasi da. Eta 'zeren' proposatzea ponpoxoegia deritzot. Aholkurik? Mertzi — Oihan Odriozola (@oodriozola) March 10, 2015 Ai ene, zelako disgustuak ematen dizkiguten umeek ezta? Baina zuk proposatzen duzun irteera ez da txarra, Oihan: zuen alabak ez du […]