Lagunek euskaraz egiten didate!

Ai maitiok! Nola maite ditudan euskaldun gazteak, eta nolako buruko minak ematen dizkidaten!!!

Ikusi zer pasatu zaidan: Nahiak Whatsapp mezu bat bidali dit 668 88 91 92 zenbakira, eta zera esan dit:

MARIMAISTRA32(1)Ganorabako koadrila ederra Nahiaren lagun horiek!!! Baina lasai, nik badut arao bat horiek denak euskaraz mintzatzen jartzeko. Hori bai, txori magiko bat beharko duzue e? Bai, bai! Magikoa!!!

Atarrabiatik ikusi nahi zaitut!!!

Kaixo ederrok! Zer moduz?

Enekok deitu dit gaurkoan. Nire zale amorratua dela esan dit halako ahots serio ta sakonarekin, ze poza!!! Baina arazo bat ere badu gaixoak: telebistan ikusi nahi nau, baina Atarrabian bizi denez, han ez du euskarazko telebistarik ikusteko aukerarik.

Ze kasualitatea! Egunotan dabiltza Xaloa Telebistako lagunak Iruñerrian euskarazko telebista martxan jartzeko dirua eskatzen! Egitasmo horri laguntzeko gomendatu diot Enekori. Horixe da modu bakarra nire saioa eta euskarazko beste asko Iruñerrian ikusi daitezen!

Tira, ez izan zekenak, maitiok. Begiratu zer duzuen poltsikoan, eta eman sos batzuk Iruñerrian euskarazko telebista jartzeko! Hori baino kausa nobleagorik!!!

Eraso berri bat?!?

Ai maitiok!!! Ze beharrezkoak ditugun euskarazko hedabideak, e? Izugarri maite eta gogoko ditut!

Eta hala ere, zelako buruko minak ematen dizkiguten batzuetan. Niri neuri ere, sarritan, begiak odoletan jartzen zaizkit euskal kazetari batzuen idazkera ikusita!!!

Gaurko bideoan ez dago galderarik, neure kezka pertsonala azaldu nahi dizuet. Ea zer deritozuen, ederrok!