Hanka usaina

Hara ederrok! Behingoagatik ez naiz haserratu zuen ateraldiekin! Egun lasai samarra izan dut gaur, eta horregatik izango da beharbada! Ikusi: Yolandak idatzi dit emailera, galdetuz nola esaten den erdarazko “me huelen los pies” esamoldea. Eta bide batez, ea non aurki daitezkeen horrelakoetarako hiztegiak. Hona erantzuna, gozatu!

Esamolde eta esaera hiztegi bat baino gehiago topatuko duzue sarean, ederrok. Adibidez:

Eta zuek, ederrok? Halako gehiago ezagutzen duzue?

Hileta ospatu?!?

Kaixo ederrok!!! Badakit oso garrantzitsua dela bizipoza aldarrikatzea… baina hortik dena ‘ospatzera’, zati bat dago e? Pentsa! Esan didatenez Atarrabiako apaizak “Hiletak ospatzen” ditu!!! Hain gaiztoak al dira han hiltzen diren guztiak ala? Hil direla ospatzeko modukoak?!? Eneeee!

Malen txizatu egiten da

Ederrok! Arazo tekniko handiak ditut!!! Erantzungailua apurtu zait eta dagoeneko ez du mezurik onartzen! Baina lasai, Whatsapp bidez bidal ditzakezue zuen audio mezuak, hala nahi izanez gero!

Tira, gaur Arratek deitu dit, Algortatik. Esan dit oso kezkatuta dagoela, bere alabaren irakasleak deitu diolako, esanez neskatoa txizatu egiten dela klasean.

Ines Osinagaren bota gorrien izenean!!! Neu ere kezkatuko nintzateke nork eta irakasle batek hori esanez gero!!!