Goazen Eibar?!?

Kaixo ederrok!!!

Udaberria etorri da, eta badakizue, aldatzeko gogoa ere etortzen da harekin batera. Nik neuk itxura aldatzea erabaki dut: ile-apaindegira joan eta dotore-dotore utzi naute. Esango didazue zer iruditzen zaizuen nire look berria!!!

Baina tira, aste honetan han eta hemen saltseatzen ibili naiz, Twitter eta horrelako lekuetan zer esaten duzuen begira. Eta batere gustatu ez zaidan esamolde bat topatu dut…

Jan patatita?!?

Kaixo ederrok!!!

IKusle anonimo batek paketetxo bat bidali dit etxera… eta urduri-urduri egon naiz, opari ederra izango zelakoan… baina bai zera!!! DVD bat zen, bere lagunek umeei esaten dieten astakeriekin!!! Ikusi, ikusi!!! Belarriak odoletan dauzkat!!!

Bide batez, ederrok, haurrekin egon behar baduzue, beharbada erabilgarri suertatuko zaizkizue hiztegi txiki hauek. Besterik ezagutzen baduzue, erantzunetan utzi erreferentziak, ados? Guraso asko eta askorentzat oso lagungarriak izango dira!