Zalantza ezberdinak

Ederrok!

Gaur Edurnek utzi dit galdera erantzungailuan. Erdizka utzi ere! Izan ere, deia eten egin zaio galdera egiten amaitu aurretik!!!

Hala ere, denbora izan du azaltzeko zalantza ezberdinak dituela. Normala zalantza ezberdinak izatea!!! Zalantza berdinak balitu, bakarra lirateke eta!!!

Kontuz horrekin maitiok!!! ‘Ezberdina’ konparazioak egiteko erabiltzen dugu euskaraz, berdina ez dena deskribatzeko… ez kantitatea adierazteko!!!

Tira ba, ederrok, hauxe izan dugu ikasturteko azken bideoa. Nik erretiro txiki bat hartuko dut orain, eta Iratiko Basora bueltatuko naiz, garuna erlaxatzera! Etorriz gero, ez ahaztu ku-kutxo bat egitea e? Tea eta pastak aterako dizkizuet!!!

Delegaritzan gazteleraz?!?

Kaixo ederrok!!! Zer moduz zabiltzate? Opor beharrean ezta? Igartzen da bai, eutsi gogor, maitiok!!!

Gaurkoan Kepari erantzungo diot. Ugaotik deitu dit (barkatu Kepa, bideoan Koldo deitu dizut eta. Badakizu, neuk ere opor beharra daukat!), esanez Delegaritzara joan dela, Bilbora, eta ez diotela euskaraz erantzun, berak hala eskatuta ere.

Gogoratu maitiok: kontuz atzizki hiperjatorrekin!!! Garai batean asko erabiltzen ziren, baina ez dago zertan erabili! Ez izan beldurrik ‘-zio’ bezalako atzizkiak erabiltzeko!

Eta leku publikoetan (bueno, eta bestelakoetan ere bai!!!) euskaraz erantzuteko arazoak topatuz gero, ez ahaztu, mesedez, EUSKARAREN TELEFONOAn eta ELEBIDEn salatzea. Oso garrantzitsua da halakoak agerian eta jasota  geratzea!!!

Lagunek erasotzen naute!!!

Ai, ederrok, batzuetan ez dakit zer egin behar dudan zuekin!!!

Gaur, Julen baten whatsappa jaso dut. Ikusi, ikusi zer dioen:

Espero dut kontatu erakutsi dizuedan araoarekin gauzak apur bat hobetzea! Dena den, errua ez da zuena, maitiok. Han eta hemen begiratuta, argi dago euskaldun ganorabako asko eta asko daudela ‘eraso’ nola erabili ez dakitenak! Ikusi, ikusi:

Begiak odoletan dauzkat ederrok!!! Mesedez, ez esan inoiz horrelakorik!!! Joxina Etxebarriaren tupearen izenean!!!