Tabernari erdalduna!

Kaixo ederrok, zer moduz? Gaurkoan Alaitz eta Mikelek idatzi didate, Ibarratik. Taberna bat dute, eta negozioa ondo omen doa, beste tabernari bat kontratatu behar izan dute eta. Baina ai! Bezero euskaldunak hurbiltzen zaizkionean, zarataka hasten da, edukazio txarrekoa dela esanez! Aiii! Horrelakoak entzun behar izatea oraindik ere! Baina lasai: hona arao magiko bat, zuen laguna […]

Peluxezko ergatiboak

Kaixo ederrok!!! Dei eta mezu asko jasotzen ditut egunero, guztiz etsita dagoen jendearenak. Euskaldun ganorabako asko ei dabiltza hor zehar, eta zerbait egin behar dugu horiek bide onera ekartzeko! Horregatik, proposamen berezi batekin natorkizue gaurkoan: zuen lagunen batek #begiakodoletan jartzen badizkizue, oparitu Iratiko basoaren barren-barrenetik ekarri dizkizuedan peluxezko ergatibo ederretako bat! Polit-politak dira, eta den-denak […]

Errefortzu positiboa

Kaixo ederrok! Zer moduz? Ondo espero dut, e? Albiste txarrik ez eman behintzat!!! Psikologoarenera joan naiz asteon, bai, eta esan dit errefortzu positibioa erabili behar dudala zuekin. Errieta gutxiago gauzak txarto esaten dituzuenean, eta txalo gehiago ondo eginez gero! Eta bai, teoria oso polita da, maitiok! Baina praktika ez da hain erraza e? Bide batez: […]