Kaixo ederrok! Zer moduz? Ondo espero dut, e? Albiste txarrik ez eman behintzat!!!
Psikologoarenera joan naiz asteon, bai, eta esan dit errefortzu positibioa erabili behar dudala zuekin. Errieta gutxiago gauzak txarto esaten dituzuenean, eta txalo gehiago ondo eginez gero!
Eta bai, teoria oso polita da, maitiok! Baina praktika ez da hain erraza e?
Bide batez: ikusi dituzue nire peluxeko ergatibo berriak?!? Eder-ederrak dira ezta? Ba gustatuz gero, adi ibili, laster erosi ahal izango dituzue eta! 🙂