Kaixo ederrok!!! Zer moduz zabiltzate? Opor beharrean ezta? Igartzen da bai, eutsi gogor, maitiok!!!
Gaurkoan Kepari erantzungo diot. Ugaotik deitu dit (barkatu Kepa, bideoan Koldo deitu dizut eta. Badakizu, neuk ere opor beharra daukat!), esanez Delegaritzara joan dela, Bilbora, eta ez diotela euskaraz erantzun, berak hala eskatuta ere.
Gogoratu maitiok: kontuz atzizki hiperjatorrekin!!! Garai batean asko erabiltzen ziren, baina ez dago zertan erabili! Ez izan beldurrik ‘-zio’ bezalako atzizkiak erabiltzeko!
Eta leku publikoetan (bueno, eta bestelakoetan ere bai!!!) euskaraz erantzuteko arazoak topatuz gero, ez ahaztu, mesedez, EUSKARAREN TELEFONOAn eta ELEBIDEn salatzea. Oso garrantzitsua da halakoak agerian eta jasota geratzea!!!