Ai, ene euskaldun ganorabako maitiok!!!
Zenbat buruko min Aitorren hizkuntza zaharrarekin, ezta? Zer diren gauzak: normalean errieta egiten dizuet euskara baldarregi erabiltzen duzuelako, eta gaur, berriz, ‘zuzenegi’ ez ote duzuen erabiltzen…
Hara, ikusi zer galdetu zidan aspalditxo Itsaso lagunak:
@Mari_maistra zu niri asko gustatzen zatzaizkit. Holan ondo dau?
— Itsasoi (@itsasoi) September 5, 2014
Tira pitxin, egia esan behar badizut, txarto ez; oso ondo dago! Baina erromantze apur bat sortu nahi baduzu, uste dut badirela modu egokiagoak hori berori esateko… entzun!