Hara ederrok! Behingoagatik ez naiz haserratu zuen ateraldiekin! Egun lasai samarra izan dut gaur, eta horregatik izango da beharbada! Ikusi: Yolandak idatzi dit emailera, galdetuz nola esaten den erdarazko “me huelen los pies” esamoldea. Eta bide batez, ea non aurki daitezkeen horrelakoetarako hiztegiak. Hona erantzuna, gozatu!
Esamolde eta esaera hiztegi bat baino gehiago topatuko duzue sarean, ederrok. Adibidez:
- Gotzon Garateren atsotitzak
- Intza proiektua
- Mokoroa hiztegia
- Aizu! aldizkarian agertutako esamoldeen bilduma hau (PDF)
Eta zuek, ederrok? Halako gehiago ezagutzen duzue?