Kaixo ederrok! Zer moduz?
Enekok deitu dit gaurkoan. Nire zale amorratua dela esan dit halako ahots serio ta sakonarekin, ze poza!!! Baina arazo bat ere badu gaixoak: telebistan ikusi nahi nau, baina Atarrabian bizi denez, han ez du euskarazko telebistarik ikusteko aukerarik.
Ze kasualitatea! Egunotan dabiltza Xaloa Telebistako lagunak Iruñerrian euskarazko telebista martxan jartzeko dirua eskatzen! Egitasmo horri laguntzeko gomendatu diot Enekori. Horixe da modu bakarra nire saioa eta euskarazko beste asko Iruñerrian ikusi daitezen!
Tira, ez izan zekenak, maitiok. Begiratu zer duzuen poltsikoan, eta eman sos batzuk Iruñerrian euskarazko telebista jartzeko! Hori baino kausa nobleagorik!!!