Zalantza ezberdinak

Ederrok!

Gaur Edurnek utzi dit galdera erantzungailuan. Erdizka utzi ere! Izan ere, deia eten egin zaio galdera egiten amaitu aurretik!!!

Hala ere, denbora izan du azaltzeko zalantza ezberdinak dituela. Normala zalantza ezberdinak izatea!!! Zalantza berdinak balitu, bakarra lirateke eta!!!

Kontuz horrekin maitiok!!! ‘Ezberdina’ konparazioak egiteko erabiltzen dugu euskaraz, berdina ez dena deskribatzeko… ez kantitatea adierazteko!!!

Tira ba, ederrok, hauxe izan dugu ikasturteko azken bideoa. Nik erretiro txiki bat hartuko dut orain, eta Iratiko Basora bueltatuko naiz, garuna erlaxatzera! Etorriz gero, ez ahaztu ku-kutxo bat egitea e? Tea eta pastak aterako dizkizuet!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude