Kaixo ederrok!!!
IKusle anonimo batek paketetxo bat bidali dit etxera… eta urduri-urduri egon naiz, opari ederra izango zelakoan… baina bai zera!!! DVD bat zen, bere lagunek umeei esaten dieten astakeriekin!!! Ikusi, ikusi!!! Belarriak odoletan dauzkat!!!
Bide batez, ederrok, haurrekin egon behar baduzue, beharbada erabilgarri suertatuko zaizkizue hiztegi txiki hauek. Besterik ezagutzen baduzue, erantzunetan utzi erreferentziak, ados? Guraso asko eta askorentzat oso lagungarriak izango dira!
- Ku-ku! Haurrekin hizketan hasteko (PDF) (Alkarbide, Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilgunea, 2006)
- Haurren Munduko Hiztegi Txikia (PDF) (Juan Inazio Lizarraga Lazkanok idatzia eta Nafarroako Gobernuak argitaratua, 2010)
Beste erreferentzia bat: ‘Haur Hizkera’ liburua, Joseba Aurkenerenarena.