ORIORA IRTEERA!

Pazko Astean zer egin ez dakizula? Zatoz gurekin Oriora!

Ludotekako gaztetxoekin Txurruka aterpetxera joateko asmoa dugu. Eskaintza hau, LH4, LH5 eta LH6koentzat izango da.  Apirilaren 8an goizean irten eta 10ean bazkaltzeko bueltatuko gara.

Bertara joatea nahi izanez gero, 55 euro eta baimen orria ekarri beharko dituzue ludotekara martxoaren 13a baino lehen.  Animatu!!!

Orio txiki

                             

Txikitasunetik handitasunera!

Kaixo irakurleok!!

Hementxe gabiltza ludotekariok buru belarri zuzenean zein zeharka aniztasunaren kide garen horretan, gure aberastasun guztia atera nahian. Oraingo honetan, pertsona anitzak zentzumenetik sentiarazten saiatu gara.

Ba al zenekiten, zentzumenak mundua hautemateko erabiltzen ditugula? Hau da, gure gorputzetik kanpo gertatzen denaz jabetzeko ahalmena eskaintzen digutela?

Gainera, jakinda zentzumenak norberaren garapen indibidualean zein sozialean ere ezinbestekoak direla, ludotekariok jolasaren bitartez gurera ekarri ditugu zentzumenari dagozkion aniztasun funtzional horren sentsazioak.

Nola egin ote dugun galdetzen ari zarete zuen buruari edo haurrari?Tira ba, egunerokotasunean bizitzen ditugun momentu zein jolas ezberdinak praktikatuz, “antifazarekin” zein belarrietako tapoiekin gozatu dugu jolas ezberdinak.Imagen 425 Horrela, dibergentzia funtzionala ikusmenean zein entzumenean dituzten pertsonen gorputzean sartu eta horiek ulertzen saiatu gara euren beharrak eta erantzunak sentituz.

Imagen 451

Imagen 453

Beno irakurleok, pila mila sentsazio eta ideia partekatu ostean, espero dugu gure jardunaz gozatu izanaz!Ludotekariok gogotsu agertzen gara dibergentzia funtzionala zentzumenean dituzten azalean berriz jartzeko! Eta zuek? Animatzen al zarete? Zein izango da hurrengoko zentzumen lanketa?
Bitartean, jarraitu aniztasunaz gozatzen!! Hurrengorarteeee!!!

Ludoteka Ibiltaria San Andresen

Musakola auzoan egon ostean, Ludoteka Ibiltaria San Andres auzora pasako da asteburu honetan. San Andresen ere, 4 asteburutako larunbat goizetan lagun artean eta giro paregabean pasatzeko aukera egongo da.

Elkargunea Bedoñabe herri eskolako patioa izango dugu, eta 10.30ak iristean hasiera emango diogu. Musakolan baino eguraldi hobea izatea espero dugu eta kalean egin ahal izatea egitasmo guztiak.

Animatu eta zatoz euskaraz jolastera!!

                                           San Andreseko kartela 2015

AMETSAK ERAIKITZEKO GOGOZ!!

Ludotekako gaztetxoak ametsak egi bihurtzeko irrikan daude. Beraien sormenari ateak irekitzen uzten badiegu, edozer egiteko gai direla argi dugunez, aurten ere, beraiei eman diegu hitza.

Modu natural batean nagusienen taldetxo batekin ludotekaren inguruan hitz egiten hasi ginen eta aurrez ludotekan bertan egin ditugun proiektuak birgogoratu genizkien. Nola eraiki genuen eszenatokia, nola sortu genituen fokuak…

Imagen 275Hori abiapuntutzat hartuta, hasiera batean proposamen desberdinak batu zituzten orri batean. Hau horrela izanik, ludotekako gainontzeko lagunekin konpartitu beharraz jabetu eta asanblada bat egitea adostu zuten. Horretarako papera, errotulagailuak eta margoak eskuetan hartu eta gustura asko hasi ziren ludotekan jartzeko kartelak egiten!

Egunean bertan, urduritasun eta emozio desberdinekin, lagun denak batu eta asanbladari ekin genion. Beraiek hartu zuten asanbladaren gidaritza osoa eta lan bikaina burutu zuten. Proposamen desberdinak atera ziren bertam: esne kaxekin egindako etxe bat eraikitzea, kortxoz egindako gortina bat egitea, esne kaxekin egindako porteria bat egitea edota esne kaxekin egindako iglu bat eraikitzea. Proposamen bikainak benetan! Denon argudioak entzun eta gero bozkatzeari ekin genion eta esne kaxekin osatutako iglu bat egitea adostu genuen!

Lehenengo pausu bezala esne kaxen bilketarekin hasi gara, beraz iglu hau osatzen laguntzera animatzen zaituztegu!

GORA AUZOLANA TA BIZIPOZA!

Imagen 282

USAETXEKO FESTAZALEAK

Zapatuan euria egin zuen arren, izugarrizko giroa izan genuen Arrasateko herriko kaleetan. Hau ikusirik, eta giro alai hori aurrera ekarri nahian, asteartean haratuste eguna ospatu genuen Usaetxeko ludotekan. Guztiok goitik behera mozorrotuta etorri ginen eta sekulako ospakizuna gauzatu genuen.

Hasieran haur batzuk pankarta bat egitea erabaki zuten (photocall-a izango zena) eta kanpo espazioan talde argazkia atera genuen, kalea ere girotzeko asmoz.

IMG_20150217_171947IMG_20150217_184033  IMG_20150217_184005

Bestalde, beste haur talde batek izugarrizko antzezlana eskaini zuten beraien mozorroak erabiliz. Txalo zaparrada jaso zuten ludotekako gainontzeko haur, hezitzaile eta gerturatutako gurasoen partetik.

IMG_20150217_183058

Egun euritsua koloreztatu genuen, bai horixe eta baita elkarrengandik ikasi ere, betiko moduan! Aupa Usaetxeko festazaleak!

Ludoteka Ibiltaria

Martxan da aurten ere ludoteka Ibiltaria.

Datorren asteburuan, Otsailak 14, 2. asteburua izango da Musakolan gauzatuko duguna. Aratusteak tarteko direla, egongo da zer egin eta nola gozatu, beraz, gerturatu eta bota zure ideiak. Denon artean adostu eta aurrera eramango ditugu.

Gogoratu, ordutegia 10:30etatik 13:30etara dela eta Musakolako Gaztetxoko aurrean elkartuko garela larunbat goizean.

Hurrengoen datak eta informazioa  hemen ikusgai:

                                         kartela 2015 bidaltzeko

Santamaina txuri txuri !!

Azken asteotan izan dugun hotza opari bikainarekin etorri zitzaigun pasaden astean, elur mordoa hain zuzen ere. Naturaren opari hau etengabe gozatzeko aukera izan genuen ludoteketan, eta Santamainako ludotekan, haur mordoxka izan ziren elurrarekin jolasean aurreko astean. Elurra sormena lantzeko eta jolas mota desberdinak aurrera eramateko baliabide bikaina dela erakutsi zuten haurrek, eta panpinak eginez, maldetan behera jeitsiz eta elur bolak botaz besteak beste, ederki gozatu genuen auzoa zuri egon zen egunetan.

IMAG2326IMAG2330

Hotzari aurre egiteko eta ludoteka barruko berotasunean jolasean aritu nahi zuenarentzat ere ekintza lasaiak izan genituen ludoteka barruan, eta azkenaldian arrakasta handia duen Txatxilipurdiren Sua karta jolasean ere ederki ibili ziren nagusienak, txikiagoei nola jolasten den erakutsiz.

Haurrek nekez ahaztuko dituzten egunak pasa direla esan dezakegu, egunerokotasunean bizi ditugun koloreen aldaketa hotzak irribarre ugari utzi bait ditu.

IMAG2339

IMAG2364

BAT GEHI BAT MILA GARA, ZUK LAGUNTZEAN…

Egunero frogatu dezakegun bezala, pertsonak edozein lekutatik ikusita eta sentituta ere, anitzak gara oso. Norberaren etnia, pentsaera, jatorria, ohiturak, sexua, izaera, erlijioa, adina, nahiz bizitzan izandako esperientzia guztiek, besteengandik bereizten gaituzte.
Horregatik ludotekariok, aniztasun horri bere probetxu eta etekin handienak ateratzen saiatzen gara. Ikusi, ikusi Santamainako ludotekariak aniztasun isla horren adibide gisa egindako artelana!

Blogekua2           Blogekua3 Blogekua1Zein nolako elkarrizketak, ikuspegiak, sentipenak … bizi izan genituen! Aniztasun eta onarpenez beteta! Dagoeneko, gure artelana, errealitatearen ispilutxoa hain zuzen ere, ludotekako paretan ikusteko aukera daukagu!
Irakurleok, zuek ere, gerturatzeko eta aniztasunean parte hartzeko aukera daukazue! Animatu zaitezte eta gozatu dezagun aniztasunaren aberastasunaz! Hurrengorarteee!!

 

 

 

ZORIONAK LUDOKENDO!!

Iritsi da hainbeste espero genuen eguna, ludokendoko 12. urteurrena!!
Urduritasunez hasi ditugu azken momentuko prestaketa eta atontzeak, hala ere, primeran joan zaigu guztia, talde lan bikaina egin dugulako. Aupa gu!

Santamaña eta Usaetxeko lagunak etorri direnerako prest geunden euren txamarrak arropen biltegian gordetzeko. Ondoren hainbat neska mutilek egin dituzten dantza eta kantuekin osatutako ikuskizuna izan dugu. Eskerrik asko parte hartzaile guztiei, mundiala izan da!

P1070963P1070977

Bukatzeko, Dragoi- txiki taberna zabaldu dugu mokadutxo bat jan eta zerbait edateko, bertan klarineteen laguntzaz kantatu diogu zorionak zuri ludokendori. Jendez lepo egon gara, eskerrak peto laranjadunak ongi antolatu eta lan mordo bat egin dutela. Harro gaude zeharo!

P1070986