Santamaina txuri txuri !!

Azken asteotan izan dugun hotza opari bikainarekin etorri zitzaigun pasaden astean, elur mordoa hain zuzen ere. Naturaren opari hau etengabe gozatzeko aukera izan genuen ludoteketan, eta Santamainako ludotekan, haur mordoxka izan ziren elurrarekin jolasean aurreko astean. Elurra sormena lantzeko eta jolas mota desberdinak aurrera eramateko baliabide bikaina dela erakutsi zuten haurrek, eta panpinak eginez, maldetan behera jeitsiz eta elur bolak botaz besteak beste, ederki gozatu genuen auzoa zuri egon zen egunetan.

IMAG2326IMAG2330

Hotzari aurre egiteko eta ludoteka barruko berotasunean jolasean aritu nahi zuenarentzat ere ekintza lasaiak izan genituen ludoteka barruan, eta azkenaldian arrakasta handia duen Txatxilipurdiren Sua karta jolasean ere ederki ibili ziren nagusienak, txikiagoei nola jolasten den erakutsiz.

Haurrek nekez ahaztuko dituzten egunak pasa direla esan dezakegu, egunerokotasunean bizi ditugun koloreen aldaketa hotzak irribarre ugari utzi bait ditu.

IMAG2339

IMAG2364

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude