ZORIONAK LUDOKENDO!!

Iritsi da hainbeste espero genuen eguna, ludokendoko 12. urteurrena!!
Urduritasunez hasi ditugu azken momentuko prestaketa eta atontzeak, hala ere, primeran joan zaigu guztia, talde lan bikaina egin dugulako. Aupa gu!

SantamaƱa eta Usaetxeko lagunak etorri direnerako prest geunden euren txamarrak arropen biltegian gordetzeko. Ondoren hainbat neska mutilek egin dituzten dantza eta kantuekin osatutako ikuskizuna izan dugu. Eskerrik asko parte hartzaile guztiei, mundiala izan da!

P1070963P1070977

Bukatzeko, Dragoi- txiki taberna zabaldu dugu mokadutxo bat jan eta zerbait edateko, bertan klarineteen laguntzaz kantatu diogu zorionak zuri ludokendori. Jendez lepo egon gara, eskerrak peto laranjadunak ongi antolatu eta lan mordo bat egin dutela. Harro gaude zeharo!

P1070986

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude