SANTAMAINAN GELAK BERRANTOLATZEN!!

Kaixo irakurleok!

Santamainako ludotekariok ere ederto hasi dugu ikasturtea. Izan ere, gure bi gelek izaera berria hartu dute. Hau da, haurren interes eta beharretan oinarrituz, lasai gela eta mugimenduzko gelak bereizi ditugu ikasturte honetan. Horretarako, gure espazio eta materialak antolaketa berria hartu dute.

img_2144

Batetik, espazioari dagokionez bi gelak txokoetan antolatu ditugu, txoko bakoitzari beharrezko espazioa eskainiz. Bestetik, txoko bakoitzari dagozkien materialak, gutxinaka-gutxinaka plastikozkoak alde batera utzi eta egurrezko baliabideak nagusitzen saiatzen gabiltza. Izan ere, haurren naturarekiko atxikimendua sustatzearekin batera, egunerokotasuneko material errealen erabileraren aldeko apustua egiten gabiltza.

img_2133img_2147
img_2145img_2150

Horretaz gain, haurrekin batera txokoetako espazio eta materialaren arauak zerredatu ditugu, beti ere, positibotik adieraziz.

img_2149

Ondorio gisa, antolaketa berri honek haurrengan ordena eta lasaitasuna ekarri duela esan dezakegu, etengabe txokoetan elkarrekintzan aritzen baitira. Gainera, jasotzerako garaian materialarekiko ordena eta antolaketa ere argiago izaten dute.

Urria heldu da… egualdi ona eta ospakizunak!

KAIXO LAGUNOK!

Urrian sartuta gaz eta Usaetxeko ohittura onak alde batera itxi barik, ospakizunei hasieria eman dotzau. Aste honetan hezitzaile baten urteguna ospatu dogu eta jatia danoi gustetan jakunez, mahai inguruan bildu gara etxian indako bizkotxo goxo-goxoaz gozatzeko.

img-20161005-wa0015

img-20161005-wa0023

Bestalde, ezin geike kejau daukogun eguraldixakin! Urrian gaz eta udako tenperaturak dauzkou! Aste honetan eguraldi eguzkitxuaz bat indda, Usaetxeko plazia geuria indou!

img_20160512_190324          img_20160524_181937

img-20161005-wa0016

img-20161005-wa0026

Ekintza eta jolas ezberdinetan aritu gara eta argazkixetan ikusi leike moruen, makina bat haur eta gurasok parte hartu daue gurekin!

Goguaz eta ilusiñuaz hasi dou ikasturtia ludoteketan!!

Ikasturtia gogotsu hasi dou GaraiON-en izandako mintegixa eta gero!!  Irailaren 15ien ireki zien ludoteketako atiak eta ordutik ez gara gelditu!! Irailaren 20an kalera irten eta San andres inguruen euzen haurrekin jolas ugari ein genitxun, ludotekan berri emuteko. Euskera, harremanak eta kalea oinarri eukitta ederto ibili ginen! Beheko argazkixetan begi bistakue dan moduen!

img-20160923-wa0003img-20160923-wa0002

Bestalde, Irailak 22xen auzua aldatu arren helburu berdinaz urten ginen kalera. Gainera haurrek proposatutako jolasetan ibili ginen eta inguruan euen gurasoren bat edo beste ondo pasetan gebitzela ikustian gurekin batera arittu zan. Atsalde bukaeran Santamainako ludotekara hurbildu ginen, bertan, aurreko ikasturteko argazkixen montajia eta merixenda zaukegun zai!

img-20160923-wa0016

Ponpa jolasien elkarri helduta.


azkena

img-20160923-wa0018

Merixendiaz gozatzen.

img-20160923-wa0023

Kolore-kolore jolasien adin ezberdinetako umiek elkarren onduen.

img-20160923-wa0024

Umiak eta hezitzailiak elkarren onduen jarritxa nekazarixak patatak ataratze auien bittartien

img-20160923-wa0020JOLASTU TA JOLASTU IBILI GINEN! EUSKERAZ JOLASTU ETA BIZI GURE DOGULAKO! HURRENGO ZABALKUNDE EKINTZA IRAILAK 29xen ERDIGUNIAN!

LUDOTEKAK ZABALIK DITU ATEAK JADA!!

Ireki ditugu ludotekako ateak eta honekin batera ikasturte berri bati ekiteko gogoei ere bai!

Hau honela, 3-12 urte bitarteko haurrek badute, besteak beste, amestu, gozatu eta jolasteko aukera. Irailaren 15etik 30era bitartean ate irekiak izango dira nahi duen orok ludoteka ezagutu eta gurekin gozatzeko aukera izango duelarik.

Non:     Santamaina auzoan

Usaetxe plazanimg-20160920-wa0009

Erdigunean (Okendo kalea)

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara

Izena emateko:

  • Ludoteketan edo Gazte Bulegoan.
  • Izena emateko fitxa bete, bi argazki ekarri eta ikasturteko 30 euroko kuota ordaindu.

Ludotekak jada zabalik daudenaren berri herri osoak izan dezan ekintza bereziak burutuko ditugu iraileko 3 egunetan. Horretarako hiru ludoteketako hezitzaileak batu eta kalejiran ibiliko dira (egun hauetan beraz, ludotekak itxita egongo dira).

Elkarguneak, arratsaldeko 17etan:

  • 21ean, Kurtzetxiki plaza (San Andres)
  • 23an Santamainako ludoteka
  • 29an Biteri plaza

ludo-irekiera2

Beroaren aurrean ederra da ura!

Ekaineko lenengoko egunak eguzki eta tenperatura beruakin etorri die. Horren aurrien eta haurren iniziatibaz egun berezixa eittia pentsatu geuen. Kubo, globo eta palangana hartu eta plaza erdialdia konkistau gauen.

IMG-20160608-WA0006

IMG-20160608-WA0005

Jolas ezberdinak in genitxun goitik behera blai egin arte.

IMG_20160608_175739

Egixa da uraren kontsumoaren inguruan berba eitteko parada be euki giñula. Izan be nahiz ta gure etxeetan ura eskura euki, badaz munduko beste tokitan ur edangarria lortzeko kilometroak egin behar dituztenak.

BADATORRELA…!!!

Dakizuen bezala, eguraldi ona iritsi zaigu Arrasatera. Aste honetan ludotekatik irten eta eguzki izpiez gozatu dugu Azoka plazan.

ludo

IMG-20160608-WA0000Aurpegiak margotu ditugu, futbol partiduak ere antolatu ditugu, mahai jolasetan aritu gara eta sokasaltoan ere bai.

margoketaDSCN3654

angel

Oso pozik ibili gara guztiok elkarrekin jolasten. Ea hemendik eta kurtsoa amaitu arte eguzkiak kaleez gozatzen laguntzen digun!!!

Santamañako ortuko barazkiak, ñammm!!

Ikasturte amaierarekin batera gure ortuko barazkiak daztatzeko ordua heldu da!

Letxugak eta berakatz freskuak batu,

IMG_20160526_175828IMG_20160526_175914

 

 

 

IMG_20160526_175937Erosketatxo batzuk eiñ,

IMG-20160526-WA0002

Barazkiak garbitu

IMG_20160526_181310

eta sandwich 

IMG-20160603-WA0000

eta pintxo ederrak prestatu genituen.

IMG-20160526-WA0003

Guztia prestatu ostean, ortuan bildu eta merendola politxa egin genuen!

IMG-20160526-WA0009

Gure ortuaz gozatu nahi baduzu, ez euki zalantzarik ta gerturatu Ludotekara!

Kreperixia etxian

20160526_172623 20160526_173643 20160526_173737Kaixo lagunok!

Hilabeteko azken ostegunero moruen, ludotekako atiak zabaldu dittugu eta eguna berezixa in nahixan… krep festa antolatu dogu oinguan Usaetxen!

20160526_174155

Astian zihar errezetia, osagaiak eta erosi biharrekua apuntaz fan garenez, ostegunian 5etarako martxan geuzen.

20160526_175458

Egualdixak lagundu zuzkunez, kanpora irten gitzen postre goxua prestatzeko asmoz eta argazkixetan ikusi leiken moruen gogotxu ibili gitzen! Aupa gure kreperixia!

BAZEN BEHIN…

Oraingo honetan Kulturatera hurbildu gara berriz ere ipuintxoak entzuteko prest!!

IMG-20160519-WA0001

Eskertzekoa da liburutegitik jasotzen ditugun gonbidapenak, haurrak istorio ezberdinen bitartez amesteko eta ondo pasatzeko aukera izaten baitute. Oraingoan Oihana Etxegibelen ipuinak entzutera joan gara eta esan beharra dago haur batzuk izugarri gozatu zutela istorio hauek entzunez. Begiak zabal zabalik eta belarriak erne eduki dituzte, Oihanaren hitzetan murgilduz.

argazkia 3

Santamainan naturaz gozatzen!

Azken asteetan eguraldi ona egin duenez naturaz gozatzeko aukera paregabea izan dugu.

Ludotekan ortuan hazi berriak landatu ditxugu.

IMG_20160429_193141

Inguruko ortuetatik ere ibili gara eta guraso batek bere ortua eta bertan dituen untxi eta oiloak ikusteko aukera eskeini digu.

Mendi ibilbide berriak ere ezagutu ditxugu.

Azkenik, zigarrolako jaietan naturako elementuekin osatuko dugun muralerako hosto, makil eta harriak batu ditugu auzoan zehar.IMG_20160511_185627IMG_20160511_190012IMG_20160511_190430

 

Animatu bihar San Antolinen jolas lekura, bertan egongo gara!