SANTAMAINAN GELAK BERRANTOLATZEN!!

Kaixo irakurleok!

Santamainako ludotekariok ere ederto hasi dugu ikasturtea. Izan ere, gure bi gelek izaera berria hartu dute. Hau da, haurren interes eta beharretan oinarrituz, lasai gela eta mugimenduzko gelak bereizi ditugu ikasturte honetan. Horretarako, gure espazio eta materialak antolaketa berria hartu dute.

img_2144

Batetik, espazioari dagokionez bi gelak txokoetan antolatu ditugu, txoko bakoitzari beharrezko espazioa eskainiz. Bestetik, txoko bakoitzari dagozkien materialak, gutxinaka-gutxinaka plastikozkoak alde batera utzi eta egurrezko baliabideak nagusitzen saiatzen gabiltza. Izan ere, haurren naturarekiko atxikimendua sustatzearekin batera, egunerokotasuneko material errealen erabileraren aldeko apustua egiten gabiltza.

img_2133img_2147
img_2145img_2150

Horretaz gain, haurrekin batera txokoetako espazio eta materialaren arauak zerredatu ditugu, beti ere, positibotik adieraziz.

img_2149

Ondorio gisa, antolaketa berri honek haurrengan ordena eta lasaitasuna ekarri duela esan dezakegu, etengabe txokoetan elkarrekintzan aritzen baitira. Gainera, jasotzerako garaian materialarekiko ordena eta antolaketa ere argiago izaten dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude