LUDOTEKAK ZABALIK DITU ATEAK JADA!!

Ireki ditugu ludotekako ateak eta honekin batera ikasturte berri bati ekiteko gogoei ere bai!

Hau honela, 3-12 urte bitarteko haurrek badute, besteak beste, amestu, gozatu eta jolasteko aukera. Irailaren 15etik 30era bitartean ate irekiak izango dira nahi duen orok ludoteka ezagutu eta gurekin gozatzeko aukera izango duelarik.

Non:     Santamaina auzoan

Usaetxe plazanimg-20160920-wa0009

Erdigunean (Okendo kalea)

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara

Izena emateko:

  • Ludoteketan edo Gazte Bulegoan.
  • Izena emateko fitxa bete, bi argazki ekarri eta ikasturteko 30 euroko kuota ordaindu.

Ludotekak jada zabalik daudenaren berri herri osoak izan dezan ekintza bereziak burutuko ditugu iraileko 3 egunetan. Horretarako hiru ludoteketako hezitzaileak batu eta kalejiran ibiliko dira (egun hauetan beraz, ludotekak itxita egongo dira).

Elkarguneak, arratsaldeko 17etan:

  • 21ean, Kurtzetxiki plaza (San Andres)
  • 23an Santamainako ludoteka
  • 29an Biteri plaza

ludo-irekiera2

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude