Etorri nahi duzunean!!

Iraila badoa eta honekin batera ate irekiak. Baina honek ez du esan nahi, gure ateak itxiak daudenik, izan ere, nahi duzunean etorri zaitezke ludoteka probatu eta lagunekin gozatzera!

P1070697

Haurren nahi eta beharretara egokitzen den egitasmoa da gurea, asanbladak ardatz izanik, egunero gabiltza ludoteka eraikitzen. Asko izan dira bertan aurrera eraman ditugun ekintzak, Usaetxeko laberintoa, Santamainako ortua edota Okendoko eszenatokia. Denak haurretatik, haurrekin eta haurrentzat eraikiak. Hezitzaileok haurren bidelagun izanik, baloreetan oinarritutako aisialdi batean sinisten dugu, sormena, autonomia, parte hartzea edota hezkidetza landuz.

P1070543

Zaletasun bat duzula? Gurekin zerbait konpartitzeko gogoz zaudela? Zatoz gurera eta proposatu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude