BADATOR IKASTURTE BERRIA USAETXEN SAHARA BEGITAN

Ikasturte berriari ongi etorria eman diogu Usaetxen ere!

Dakizuen bezala, Bedoñabe ondoko parkean hasi ginen jolasean, Arimazurin haur dexente batu ginen eta Munarren ere jolas pare bat eginez, Usaetxeko ludotekara igo ginen festaz jarraitzeko asmoz.IMG-20150922-WA0016

IMG-20150922-WA0014

Patatak eta zumoaz gozatuz iazko argazkiak ikusteko aukera eduki genuen eta bai guraso zein haurrak primeran pasatu zuten. ONGI ETORRI IKASTURTE BERRIRA!

IMG-20150922-WA0015

Bestalde, batzuei ongi etorria egin diegun bezala, iaz gurekin jolasean une ezberdinak bizi izan zituen haur bati Gero arte festa egin genion. Bere familia bisitatzera joan da Saharara baina uste baino lehenago izango dugu gure artean. Oroigarri bezala, Txatxilipurdik sorturiko Salamalekum jolasa oparitu genion.

IMG-20150919-WA0015

GERO ARTE LAGUN!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude