Santamainako ortua berriz martxan !!!

Ikasturte berriarekin batera aurreko urteetan horrenbeste poz eta momentu polit ekarri dizkigun txokoa ere martxan jarri dugu, ortua !! Haurren gogo eta nahiei kasu eginez aste honetan ortua txukuntzen aritu gara, belar txarrak kendu, lur berria bota ortura eta ingurua txukuntzen eta garbitzen.

20151014_173731 20151014_173905

Haurrak ortuan daukagun kaxa handiko lurra mugitzen aritu ziren, ondoren lur berri gehiago bota eta haziak ereiteko prestatuz eremua.

20151014_175753

Udan zehar ortuko beste eremu batzuetan agertu diren belar txarrak kentzen ere aritu ziren txikienak, eta ederto pasa zuten ortuko txoko desberdinak atontzen.

?Askotan gertatu izan zaigun bezala, oraingoan ere ortuak ustekabe polit bat oparitu digu, izan ere aurreko ikasturtean landatu eta ahaztuta geneukan lorontzi batean patata txikitxo batzuk hasi ziren, eta haurrak izan ziren aurkitu zituztenak, irribarre galanta marraztuz beraien aurpegietan !!

Zuk ere Santamainako ortuan eta ludotekan parte hartu nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta gerturatu !!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude