Aurreko astean ate irekiak zirela eta, haurrei zer egin nahi zuten galdetu genien. Ideia zaparrada baten ostean, txokolatezko eta gaztazko napolitanak egitea eta jolasak prestatzea adostu zuten guztien artean. Gainera, ate irekien zabalkundea egin eta egunean haur gehiago etor zitezen, ludoteka kanpoan jartzeko kartel handiaz gain beraien eskoletan jartzeko kartelak ere egitea pentsatu zuten.
Lanak banatu eta gero, hauek aurrera eramaten hasi ziren. Batzuk eskoletarako kartelak egiten eta beste batzuk, kartoiak eta spryak erabiliz, ludotekarako kartel handia egiten.
Gurasoak ere artista batzuk eginak daude, beraien laguntza ere izan zuten hauek egiteko!!
Ate irekien egunean berriz, napolitanak egin genituen. Lehenengo erosketak egitera joan ginen eta osagai guztiak lortu genituenean, napolitanatxoak egin genituen denon artean.
A ze nolako goxoak irten ziren!!
Atzo berriz, Euskararen eguna zela eta, zerbait berezia egin nahi zuten galdetu genien aurrez. Tenperak erabiliz, euskararen aldeko kartel handi bat egin zuten aurreko egunean.
Eta atzo herriko ospakizunera joatea zaila izango zela pentsaturik, txokolatea ludotekan egitea pentsatu zuten. Honetarako erosketak egin eta txokolate goxo beroaz gozatzeko aukera izan genuen.
Txokolatezko asteak izan ditugu oraingoan Usaetxen!! Ia hurrengorako zer asmatzen duten!