1,2,3…AKZIOA!!!

Ikasturte honetan aurreko urtean amaitutako gure eszenatoki zoragarriaz gozatzen ari gara etengabe.

P1070613

Honen adibide, gure nagusienek aurreko astean eskainitako ikuskizuna. Aste ugari aritu dira ludotekako entsegu gelan jo eta ke ikuskizuna prestatzen,hala nola, atezua egiten eta atontzen, jantziak eta aurpegi margotzeak asmatzen, koreografia apartak sortzen…

P1070609

Honetarako, ludotekako baliabide anitzez baliatu dira, beti ere , ludotekako  haur askoren laguntza eta parte hartze aktiboarekin.

Entsegu askoren ostean, egun berezia iritsi zen :,  Teknikaria eta argazkilaria  beraien postuetan jarri eta  gure artistak “Putx eta Potx” pailazo bihurtu ziren.

 P1070652

Fokuek  gure eszenatokia argiztatzen zuten bitartean, eta ludotekako haur guztiek emozioa barruan  eutsi ezinean ,sekulako ikuskizunaz gozatu  genuen elkarrekin, haur, hezitzaile, guraso, aiton-amon, anai-arreba…

 P1070662

Beste behin ere, ludokendoko artistek aho zabalik utzi gintuzten erakutsitako bizipozaz     eta egindako lan bikainarekin.

Eskerrik asko zuen ametsak gurekin batera egi bihurtzeagatik!!!

Sentitu, pentsatu, ekin!

P1070579

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude