Ospakizun goxo eta ugariak Usaetxeko ludotekan

Aurreko astean ate irekiak zirela eta, haurrei zer egin nahi zuten galdetu genien. Ideia zaparrada baten ostean, txokolatezko eta gaztazko napolitanak  egitea eta jolasak prestatzea adostu zuten guztien artean. Gainera, ate irekien zabalkundea egin eta egunean haur gehiago etor zitezen, ludoteka kanpoan jartzeko kartel handiaz gain beraien eskoletan jartzeko kartelak ere egitea pentsatu zuten.

ideiak arbela

Lanak banatu eta gero, hauek aurrera eramaten hasi ziren. Batzuk eskoletarako kartelak egiten eta  beste batzuk, kartoiak eta spryak erabiliz, ludotekarako kartel handia egiten.

kartelak egiten pankarta egiten 2

Gurasoak ere artista batzuk eginak daude, beraien laguntza ere izan zuten hauek egiteko!!

pankartaAte irekien egunean berriz, napolitanak egin genituen. Lehenengo erosketak egitera joan ginen eta osagai guztiak lortu genituenean, napolitanatxoak egin genituen denon artean.

napolitanak egiten 2A ze nolako goxoak irten ziren!!

Atzo berriz, Euskararen eguna zela eta, zerbait berezia egin nahi zuten galdetu genien aurrez. Tenperak erabiliz, euskararen aldeko kartel  handi bat egin zuten aurreko egunean.

euskara kartelakartela bukatuta

kartela jartzen

Eta atzo herriko ospakizunera joatea zaila izango zela pentsaturik, txokolatea ludotekan egitea pentsatu zuten. Honetarako erosketak egin eta txokolate goxo beroaz gozatzeko aukera izan genuen.

   txokolatea egiten txokolatea jaten

Txokolatezko asteak izan ditugu oraingoan Usaetxen!! Ia hurrengorako zer asmatzen duten!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude