JOSTAILU TRUKE MERKATUA

Aurten ere hasi gara Jostailu Trukea egiteko jostailuak biltzen. Atzo Arimazuri plazan egon ginen eta gaur SªMarinako ludotekara joango gara. Bihar berriz, Herriko plazan batuko ditugu jostailuak eta datorren astetik aurrera ere egongo da aukera etxeko jostailuen ordez txartela jaso eta abenduaren 12an jostailu berri edo ezberdinaren truke aldatzeko.

Datorren astetik hasita hauek dira jostailuak jasoko ditugun guneak arratsaldeko 17:30etatik 19:00ra bitartean:

Abenduak 1……………………Okendoko ludotekan

Abenduak 2…………………..San Antolingo parkean   JTM

Abenduak 3……………………Usaetxeko ludotekan

Abenduak 9…………………..SªMarinako ludotekan

Abenduak 10…………………Okendoko ludotekan

Abenduak 11…………………Arimazuri plazan

 

Lehen aipatu bezala, Abenduaren 12an Azoka plazan egingo dugu Jostailu Truke Merkatua goizeko 11:00etatik 13:00etara bitartean eta jostailuak sortzeko aukera ere izango da.

Beraz, hasi erabiltzen ez dituzuen edo gustuko ez dituzuen jostailuak biltzen eta bilguneetara eramaten. Erosi gabe, jostailu ezberdina eta gustukoa izateko aukera paregabea eskaintzen dizugu eta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude