LUDOTEKATIK AUZORA ZABALDUZ !!

Azken asteotan Santamainako ludotekatik auzora zabaldu gara ekintza desberdinak egitera eta jolastera, haurrek ala eskatuta. Askorentzat, toki berriak ezagutzeko modua izan da, eta honen adibide Makatzena auzoko frontoira joan ginen eguneko arratsaldea.

IMG_20151110_180236 IMG_20151110_174150

Bertan, haur talde batek aurreko egunean proposatutako pala partiduak jokatzeaz gain, jolaslekuan aritu ginen jolas dinamika desberdinak eramanez aurrera, eta haur askok beraien inguruarekiko ezagutza adierazi zuten pozez, izan ere inguruan bizi dira ludotekako haur dezente.

IMG_20151110_180518 IMG_20151110_185454

Ludoteka inguruetako beste espazio batzuetara ere joan izan gara, eta eguraldia lagun daukagunetan ere jarraituko dugu gure ludotekako mundutxoa handitzen, euskara eta jolasa bidelagun izanik. Animatu eta parte hartu !!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude