UZTA OPAROA ESPERO DUGU AURTEN USAETXEN!!!

Ikasturtean helburutxoak landatu ditugun bezalaxe, aurrerantzean Usaetxen sorturiko ortuan  uzta oparoa izango dituzten landareak landatuko ditugu. Aurreko astean haurrek inguruko lorategi batean landatzeko nahia azaldu zuten. Hau ikusirik, ludotekan horretarako aukera genuela esan genien.

Ludotekara bertaratu eta bertan zegoen materiala ikusi eta garbitu ondoren, zerbait landatzeko lur beharra geneukela somatu zuten haurrek. Hau honela, denbora urrian lurra lortzeko aukerak aztertu genituen eta azkarrena auzoko baserrira lur eske joatea zela ondorioztatu genuen.

IMG_20151013_185643

Bizilagunarentzat sorturiko mapa.

ESAN ETA EGIN! lurra hartzeko tresnak esku artean gogo biziz joan ginen. Baina bertan inor ez zegoenez. Gutun bat eta mapa bat egin zieten haurrek bizilagunei. Gutuna buzoian utzi genien eta hurrengo egunean bertara gonbidatu gintuzten nahi genuen lur guztia hartzera. Frakak altsata gogo biziz ekin genion lanari baita pikuak batzeari ere!!

IMG_20151013_18582920151014_183517

 

 

 

 

 

 

Beste bide batzuetatik lurra lortu genuen eta guztiarekin GURE ORTUA SORTZEARI EKIN GENION!! ILUSIOZ ETA GOGO BIZIZ!!

20151014_190320 20151014_190625

ORAIN ZER LANDATU NAHI DUGUN ERABAKI ETA UZTAREN ZAIN GELDITUKO GARA GURE LURRAK ZAINDUZ ETA MAITATUZ!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude