Gure arrain maitea bi koloreduna…..

 

Oporretatik bueltan, Buztantxo eta Potolito ere Usaetxeko ludotekara bueltatu dira. Gure sorpresarako Potolito ondoezik ikusi eta Arrasate Zoora eramatea pentsatu genuen. Bertan aleta bat hautsia zuela esan ziguten eta ez zuela asko iraungo. Hala ere, guk indarra emateko helburuarekin kanta bat sortu genuen eta oraindik gure artean da.

” Gure arrain maitea

bi koloreduna

guri ematen digu

beti poztasuna

eskertzen da piloa

elkarmaitasuna

zurekin bizi dugu

bizipoz eguna”.

Zure bihotzeko lagunak.

Orain egunero abesten diogu gure arrain kuttunari eta egia esan, askoz alaiago ikusten dugu. Aupa Potolo!Buztantxo eta Potolito

Guztiok eginiko bertsoaz eta arrainekin

Guztiok eginiko bertsoaz eta arrainekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude