Oporretatik bueltan, Buztantxo eta Potolito ere Usaetxeko ludotekara bueltatu dira. Gure sorpresarako Potolito ondoezik ikusi eta Arrasate Zoora eramatea pentsatu genuen. Bertan aleta bat hautsia zuela esan ziguten eta ez zuela asko iraungo. Hala ere, guk indarra emateko helburuarekin kanta bat sortu genuen eta oraindik gure artean da.
” Gure arrain maitea
bi koloreduna
guri ematen digu
beti poztasuna
eskertzen da piloa
elkarmaitasuna
zurekin bizi dugu
bizipoz eguna”.
Zure bihotzeko lagunak.
Orain egunero abesten diogu gure arrain kuttunari eta egia esan, askoz alaiago ikusten dugu. Aupa Potolo!