Etiketaren artxiboa: gurutzatuak

Irun, 2011 – 11 – 26: Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen V. Txapelketa

Oraingo honetan, ikus-entzunezkoan dakarkizuegu 2011ko azaroaren 26an Irungo Ola sagardotegian jokatu zen Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa. Aurtengoa, AZAROAREN 24an izango da, Irungo Ola sagardotegian baita ere. Anima zaitezte. Izena emateko, aukera desberdinak dituzue:

– www.xedera.com > Izen ematea zuzenean eginda.
– xedera@xedera.com > mezua bidali eta harremanetan jarrita.
– 943 63 08 83 telefono zenbakira deituta.

Anima zaitezte!

Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen IV. Txapelketako jokoak

Kaixo denoi:
Kontatu bezala bikain joan da aurtengoan ere Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen IV. Txapelketa, eta ohitura dugun bezala, Txapelketako jokoak urtarrileko Luman plazaratuko ditugu, bai eta  www.xedera.com web gunean ere, azken horretarako denbora gehixeago beharko dugun arren.

Dena den, estreinatu berri dugun blog honetan ere hainbat joko plazaratu ahal izateko aukera desberdinak aztertzen eta probatzen ari gara, eta hona hemen lehendabiziko saiakera.

Jokoak egin ahal izateko, Across Lite deritzon programatxo bat instalatu beharra dago ordenagailuan. Oso prozedura xinplea da.
http://www.litsoft.com/across/alite/download/ loturan klik egin, eta bizpahiru pausu jarraitu ostean egina izango duzue.

Ondoren, beheko loturetan klik egin eta Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen IV. Txapelketako hiru jokoak deskargatzeko aukera izango duzue.
Kanporaketako jokoa
Finalaurreko jokoa
Finaleko jokoa

On egin!